2018-05-15

Gezurren basoa irakurle klubean


Gezurren basoa, Alberto Ladron Arana Leioako liburutegiko irakurle klubean

Bilera gelara sartu zenean, estura ezagun batek eraso zion. Gorroto zuen toki hura. Gorroto zuen fluoreszenteeen argi hotza, aire beroaren firfira, dozenaka agenteren esku eta bolalumek harramaskaturiko mahaia.

Eta, batez ere, arbelak gorroto zituen.

Normalean arbel bakarra egoten zen, bi gehienez. Baina kasu hartan hiru arbel zeuden gelako hormen parean lerrokaturik: bat Harkaitz Artundoren kasuko informazioarekin, beste bat Alvaro Artundoren gorpuaren argazkiekin, eta hirugarren bat Edurne Iriarteren bideotik ateratako fotograma eta Artundok eginiko Polaroidak zituena.

Ustezko hilketa bat, ustezko suizidio bat eta ustezko bahiketa bat: infernu hutsa.



Gezurren basoa, Alberto Ladron Arana.
(digitalean eskuragarri eLiburutegian).


Leire Asiain inspektorearen bigarren ikerketa zekarkigun Alberto Ladron Aranak 2016an (dagoeneko bere hirugarren abenturatik doa) eta euskal eleberri beltzaren egile "suediar" arrakastatsuenaren liburua aukeratu genuen maiatzeko irakurle klubaren bileraren aitzakia bezala.

Erritmo biziz eta modu borobilean gauzatutako eleberri honek eleberri beltzari buruz, bestsellerrei buruz eta bururatuko zaizkigun hainbat kontutarako berba egiteko aukera emango digu biharko, maiatzak 16, bileran.

Dagoeneko ez dagoenez hemerotekarik, bileraren lekua zehazteke dago baina ordua betikoan mantentzen da, arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean.