2018-06-18
0 comentarios

Gela bat norberarena irakurle klubean

Gela bat norberarena Leioako irakurle klubean


Liburutegi ospetsu bat emakume batek madarikatzea bost axola zaio liburutegi ospetsu horri. Agurgarri eta bare, bere altxor guztiak bere magalean babestuta dituela, lo datza patxada osoan, eta, nir dagikidanez behintzat, horrelaxe jarraituko du betiko. Sekula ez ditut iratzarriko hango oihartzunak, sekula ez dut han abegirik eskatuko, agindu nion neure buruari eskaileratan behera nindoala amorru bizian.


Gela bat norberarena, Virginia Woolf, itzulpena Maria Colera Intxausti.


Garai haietako liburutegi ospetsuei agian ez zien larrituko emakumeen madarikazioak, baina geurean ez ditugu txantxetan hartzen eta berbagai bihurtzen ditugu.

Emakumeak eta literaturari buruz eginiko hitzaldi bitan oinarrituta, Virginia Woolfek emakumeen genero-rolak aztertu zituen literaturatik harago eta, fikzioa idazteko behintzat, emakume batek zer behar zuen adierazi zuen: «Fikzioa idatziko badu, emakumeak dirua behar du eta gela bat beretzat». Gela propioaren ideia feminismoan errotu eta haren testu-giltzarrietako bat bilakatu zen, ordura arteko kritikarik zorrotzena bilakatuz ikustezina zirudien baina nonahi agertzen zen patriarkatuaren aurka.

Orain dela bost urte ekarri zigun consonni arte ekoizleak obra hau euskaraz irakurtzeko aukera (liburutegiak ere parte hartu zuen crowdfunding kanpaina baten bitartez) eta ikasturte honetako irakurle klubeko bilerei amaiera emateko aukeratu dugu.

Bilera eguaztenean izango da (ekainak 20) baina udako ordutegian murgilduta gaudela eta, bileraren ordua apurtxo bat aurreratuko da eta arratsaldeko seietan (18:00) izango da, helduen solairuko erakusmahaiaren ondoan.

Liburua ere pdf formatuan deskargatzeko aukera.

2018-06-13
0 comentarios

Filmak liburutegiko txartelarekin -- Préstamo de material audiovisual

Eguneraketa (2018-06-15) Errenteriako liburutegiko lankideek eLiburutegiko filmak ikusteko eman behar diren pausuak azaltzen duen bideo hau zabaldu dute:




Actualización (15-06-2018) Gracias a la biblioteca de Errenteria por el vídeo que muestra cómo utilizar la plataforma de audiovisuales.







Liburu digitalen maileguak kudeatzen dituen eLiburutegia plataformak filmak eta dokumentalak ikusteko aukera ahalbidetzen du dagoeneko.

Ikus-entzunezkoen maileguaz gozatzeko eFILMak atalean sartu eta logeatu zaitez (Nire eLiburutegia atalera sartzeko darabilzun erabiltzaile zenbakia eta pasahitza sartuz). Behin ikus-entzunezkoen orrian zaudela, zerbitzua erabiltzeko baldintzak onartu eta maileguaz gozatzeko prest zaude.

Mota ezberdineko ikus-entzunezko materiala aurkituko duzu, pelikulek astean birritan mailegatzeko aukera emango dute eta beste motako materialek (kontzertuak, film laburrak, dokumentalak edo zinema klasikoa) mailegu mugagabea baimentzen dute. Maileguek 72 orduko tartea izango dute.

Zerbitzua erabiltzeko derrigorrezkoa izango da erabiltzailearen fitxan jaiotze-data eta helbide elektronikoa beterik izatea. Arazorik bazenu jo lasai liburutegiko edozein erakusmahaira eremu horiek betetzeko.



eLiburutegia gunean eFILMak atala aukeratu




A partir de ahora se pueden tomar en préstamo películas y material audiovisual en la plataforma eLiburutegia.

Para acceder al préstamo de material audiovisual, entra en el apartado eFILMak y comienza la sesión con tu cuenta de la biblioteca. Se activará un enlace a la página de audiovisuales y después de aceptar las condiciones del servicio podrás disfrutar del préstamo de dos películas por semana y material audiovisual ilimitado (conciertos, cortometrajes, películas clásicas y documentales). La duración del préstamo será de 72 horas.

Si no puedes acceder al préstamo cerciórate de tener el carnet completado con la fecha de nacimiento y una dirección válida de correo electrónico.

2018-06-12
0 comentarios

2018ko udako ordutegia -- Horario de verano de 2018


2018ko udako ordutegia Leioako udal liburutegian

Datorren astelehenetik aurrera (ekainak 18) udako ordutegia ezarriko da liburutegian irailaren 21era arte.

Liburutegia goizez baino ez da zabalik egongo (08:00tik 14:30ra arte) eta ordu horietatik kanpo sarrerako postontzia izango duzue maileguan hartutako liburuak itzultzeko.

Hiru liburu baino gehiago eta hogeita bat eguneko epe luzeagorako mailegatzeko aukera duzue erakusmahaietan hala eskatuz gero.

Beraz, gogoratu:



ekainaren 18tik irailaren 21era arte
08:00tik 14:30ra arte

Ikasketa gela irekita egongo da San Juan egunera arte (ekainak 24) 08:00-20:00 ordutegiarekin astelehenetik ostiralera arte eta 09:00-21:00 ordutegiarekin asteburuetan.

Ekainaren 24tik aurrera liburutegiko ordutegiarekin baino ez da irekiko.


A partir del lunes que viene (18 de junio) comenzamos con el horario de verano que estará en vigor hasta el 21 de septiembre.

La biblioteca abrirá sus puertas sólo por la mañana (de 08:00 a 14:30) pero podréis disponer del buzón de la entrada para las devoluciones fuera de ese horario.

Así mismo, podréis llevar más de tres libros y por más tiempo que los veintiún días de plazo habitual en caso de que lo pidáis en los mostradores.
Recordad:




del 26 de junio al 8 de septiembre
de 08:00 a 14:30

La sala de estudio abrirá en horario de 08:00 a 20:00 de lunes a viernes y en horario de 09:00 a 21:00 los fines de semana hasta el día de San Juan (24 de junio). A partir de ese día abrirá sólo entre semana con el horario de la biblioteca.

Kartelaren irudia: Encaje de Reina Ana cc-by-sa Chris Collins.

2018-06-07
0 comentarios

Ekaineko liburu azoka solidarioa -- Mercadillo solidario de libros



Liburu azoka solidarioa Leioan ekainaren 12tik 14ra


Aurten ere liburu azoka solidarioa ospatuko dugu Kultur Leioako arkupeetan (bosgarren urtez formatu honetan).

Liburutegira dohaintzan ekarritako liburu gehienak aprobetxatzen saiatzen baldin bagara ere (aukeraketa prozesuaren inguruko informazioa sakonagoan azalduta maiatzeko udal aldizkariaren alearen 17. orrialdean, gazteleraz) soberan suertatzen diren liburuekin azoka solidarioa antolatzen dugu urtero San Juan jaiak heldu baino lehenago.

Aurten ere ekainaren 12tik 14ra izango gaituzue liburuak eskaintzen Kultur Leioako arkupeetan (Jose Ramon Aketxe Plazan) goizeko hamar t´erdietatik arratsaldeko zortzietara arte jarraian (10:30-20:00).

Salneurri bakarra baino ez da izango, euro bana liburu bakoitzeko (liburu 1 = euro 1) eta azokan jasotako dirua, Sortarazi Elkarteak martxan dituen proiektu solidarioetara bideratuko da.

Mercadillo de libros solidario en Leioa del 12 al 14 de junio
Berria udal aldizkarian (maiatzeko alean)

Este año volvemos a celebrar el mercado solidario de libros que nos han llegado a la biblioteca por donación.

Después de haber realizado la selección y aprovechamiento de todo el material que nos donáis (más información sobre el proceso en la página 17 de la revista municipal) celebraremos el mercadillo con Sortarazi los días 12, 13 y 14 de junio, en los soportales de Kultur Leioa (Plaza Jose Ramon Aketexe) de diez y media de la mañana a ocho de la tarde (de 10:30 a 20:00).

El único precio establecido es el de un euro por libro (1 libro = 1 euro) y el dinero recaudado se destinará a proyectos solidarios de la asociación claretiana Sortarazi.


Kartelaren atzeko planoko irudia: Brick Lane copyright Polly Florence.

2018-06-05
0 comentarios

Piel de lobo en las tertulias literarias

Actualización (07/06/2018): Bego acaba de publicar en su blog la lista de lecturas propuestas para el curso 2018/2019.



Piel de lobo, Lara Moreno

Llega un momento en la noche de un niño en que encender la luz es algo materialmente imposible. La única salvación en aquellas situaciones era el pasillo: al fondo, la habitación de mis padres.
    Al fin me decidía y saltaba de la cama, descalza salía de mi cuarto y atravesaba el pasillo muy despacio, como si mis pies de ocho años pudieran hacer ruido sobre las baldosas. El recorrido era eterno, y no porque el pasillo fuera largo, sino porque…

Piel de lobo, Lara Moreno

Con la sesión de hoy, 5 de junio, despedimos por este curso las tertulias literarias que dinamiza Bego.

La obra elegida para discutir en este encuentro se trata de la novela que afianzó la madurez narrativa de Lara Moreno después de su primera novela Por si se va la luz. La autora explica que con Piel de lobo  pretendía indagar en la naturalización de la violencia, presentando «una novela de secretos, como los que todos vamos escondiendo para poder sobrevivir, pero que al final salen de la tierra y tenemos que hacerles frente» (en La Vanguardia).

Las tertulias se celebrarán como siempre, en la sala de prensa de la cuarta planta de Kultur Leioa. A las cinco y media la primera sesión y a las siete y cuarto la segunda.

Críticas y reseñas de Piel de lobo:


2018-05-31
0 comentarios

2018ko maiatzeko liburu berriak -- Novedades de mayo del 2018

Maiatzeko liburu berrien buletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf fitxategia, 1.483 KB)

Zure korreoan hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

Si quieres consultar el boletín de novedades de mayo, haz click aquí (archivo pdf, 1.483 KB)

Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa

0 comentarios

Club de lectura de inteligencia emocional

El arte de no amargarse la vida, Rafael Santandreu


Con la sesión de hoy, 31 de mayo, terminamos con el club de lectura sobre inteligencia emocional por este curso.

El libro que se ha elegido para esta sesión dinamizada por Giovanni Pecoraro se trata de El arte de no amargarse la vida de Rafael Santandreu. Un libro muy exitoso en su día el que el autor, practicante confeso de la psicología cognitiva, nos descubre remedios que han demostrado efectividad sobre sus pacientes. Según Santandreu «las personas mantienen obstinadamente una filosofía de vida que produce trastornos emocionales. Deprimirse es muy difícil». Durante la charla se intentará buscar formas de aplicar los remedios que permitan una vida plena y más feliz en lo posible.

La reunión del club de lectura sobre inteligencia emocional tendrá lugar en el taller nº 6 de la quinta planta de Kultur Leioa, a las siete de la tarde.

Os dejamos con una charla de Rafael Santandreu en el Aula de Cultura patrocinada por la Universidad Internacional de La Rioja:

https://youtu.be/Y2BKy_yrykQ
(Al hacer click sobre la imagen se abrirá el vídeo en YouTube)


2018-05-28
0 comentarios

Ipuinaren ordua -- La hora del cuento


Hilabeteko azken egueneko ipuin kontaketa aurreratu dugu maiatzeko saioan eta bihar, maiatzak 29, ospatuko dugu Haur Liburutegian ikasturte honetako izango den azkenengo saioa.

Eguna bakarrik ez, ikus-entzulegoa ere aldatu egingo dugu, oraingoan urte bat eta bira arteko umetxuentzako zuzenduta egongo baita. Saioa Saroa Bikandik gidatuko du eta euskaraz izango da. Emanaldia arratsaldeko seietan hasiko da baina hamar minutu lehenago etor zaitezen gomendatzen dizuegu saioa behin hasita etenak ekiditearren.

Ipuin kontaketak dirauen bitartean (ordu erdi inguru) Haur Gazte Liburutegia itxita egongo da.


Saroa Elgetako liburutegian
La sesión de cuentacuentos del último jueves de mes se adelanta a mañana martes, 29 de mayo, en la que será la última sesión del curso.

Además del día, cambiará también el público habitual, pues estará dirigida a niñ@s de entre 12 y 24 meses. La sesión correrá a cargo de Saroa Bikandi y será en euskera. Los cuentos darán comienzo a las seis de la tarde, pero os recomendamos venir un poco antes para evitar interrupciones una vez iniciada la sesión.

Mientras dure la misma (una media hora) la Biblioteca Infantil y Juvenil permanecerá cerrada.


Irudia: Saroa Bikandi Elgetako liburutegian CC-BY-SA goiena.eus

2018-05-25
0 comentarios

Ikasketa gela liburutegian -- Nueva sala de estudio

Leioako udal liburutegiko ikasketa gela berria

Udalbatzatik eratorritako emendakin baten ondorioz 92 ikasteko postu gehitu dira udal liburutegian. Hori bai, ikasketa-aretoa gauzatzeko aldaketa batzuk egin behar izan dira liburutegiaren antolamenduan eta aldaketok eragina dute zerbitzua eskaintzen den erakusmahaien kokapenean.

Lehen hemeroteka-komikteka-mediateka arloak biltzen zituen gunea hustu egin da eta bertan eskaintzen ziren funtsak liburutegiko solairu bietan banatu dira. Alde batetik, mediateka (musika eta pelikulak) eta aldizkariak (hizkuntzak ikasteko balio dutenak izan ezik) bigarren solairuan jarraitzen dute, erakusmahai nagusiaren ondoan. Beste aldetik, komikiak bidaia-gidak eta hizkuntzak ikasteko gunea hirugarren solairura igo dira. Bertoko funtsen atala bere horretan dirau, sarrera nagusiaren ondoko erakusleihoan.

San Juan egunera arte (ekainak 24) ikasketa-aretoa zapatu eta domeketan irekita egongo da goizeko bederatzietatik gaueko bederatzietara arte (09:00-21:00).




Se ha creado una nueva sala de estudio en la biblioteca con 92 puestos nuevos que ha desplazado lo que antes constituían la hemeroteca, la comicteca, el apartado de aprendizaje de idiomas y la mediateca.

Los fondos que nutrían dichas secciones se han repartido entre las dos plantas de la biblioteca quedando los audiovisuales y revistas junto al mostrador de la segunda planta y los cómics, guías de viaje y documentos para el aprendizaje de idiomas en la tercera planta. El fondo local se mantiene en el escaparate junto a la puerta principal.

La sala de estudio abrirá los sábados y domingos de nueve de la mañana a nueve de la tarde hasta el 24 de junio.

2018-05-17
0 comentarios

Parques y jardines de Leioa


 

"Jardines del ayuntamiento" copyright Eneka Mezo

Wangari Maathai, 2004ean Bakearen Nobel saria lortu zuen «garapen sostengagarriaren, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik». 1997an Kenian sortutako Green Belt (Gerriko berdea) mugimenduak zuhaitzen garrantzia aldarrikatzeko aldabada bezala jokatu zuen ia 900.000 emakume engaiatuz Mama Mitiren deforestazioaren aurkako konpromisoan.

Ekintzaile honen omenez aurkeztu zuen Leioako udalak herriko parkeak, lorategiak eta biribilguneak kudeatzeko egitasmoa Leonen ospatu zen Asociación Española de Parques y Jardines Públicos elkartearen sarira. Baita saria irabazi ere! "Vertebrar el municipio cuidando el medio ambiente" proiektuak 50.000 biztanle baino gutxiagoko herrien kategorian garaile suertatu zen 2012an.

Bilboko portua, Avanzadako autobidea, aireportua, altzairu-fabrika… kutsadura maila altua eragiten duten makina bat azpiegituraz inguratutako udala izanik, ingurumenari zor zaion garrantzia azpimarratu nahi izan zen egitasmo honekin eta leioaztar bakoitzari dagozkion 24,5 m²ko berdeguneak kudeatzeko eskainitako arreta islatu nahi izan zen aurkezpenean.

Dagoeneko eskuragarri duzue liburutegian udaleko parkeak eta lorategiak kudeatzeko egitasmoa.


Proyecto de parques y jardines de Leioa



En 1997, Wangari Maathai fundó el movimiento "Cinturón verde" en Kenia. Gracias a él, casi 900.000 mujeres rurales se han esforzado por establecer tres viveros y plantar árboles con el fin de invertir los efectos de la deforestación. En 2004 le concedieron el premio Nobel de la paz en reconocimiento a su "contribución al desarrollo sostenible, la democracia y la paz".

En 2012, a modo de homenaje a esta gran activista que había fallecido recientemente, el Ayuntamiento de Leioa presentó al Premio de la Asociación Española de Parques y Jardines Públicos su proyecto "Vertebrar el municipio cuidando el medio ambiente", resultando ganador en la categoría de localidades de menos de 50.000 habitantes.

Con este proyecto se pretendía apelar al espíritu de Wangari Maathai y se quería resaltar la importancia que se le da al medio ambiente en un municipio condicionado por su cercanía al superpuerto de Bilbao, a una factoría de acero y a industria variada.

La importancia que cobra la presencia del árbol en Leioa y la descripción gráfica de los parques, jardines y rotondas de la ciudad (cada habitante de Leioa disponía de 24,5 m² cuando se presentó) conforman la presentación del proyecto que corrió a del supervisor de jardinería Mikel Ibarrondo Soba y de, la por entonces teniente de alcalde, Mari Carmen Urbieta.

Tenéis disponible en la biblioteca el proyecto "Vertebrar el municipio cuidando el medio ambiente".




2018-05-15
0 comentarios

Gezurren basoa irakurle klubean


Gezurren basoa, Alberto Ladron Arana Leioako liburutegiko irakurle klubean

Bilera gelara sartu zenean, estura ezagun batek eraso zion. Gorroto zuen toki hura. Gorroto zuen fluoreszenteeen argi hotza, aire beroaren firfira, dozenaka agenteren esku eta bolalumek harramaskaturiko mahaia.

Eta, batez ere, arbelak gorroto zituen.

Normalean arbel bakarra egoten zen, bi gehienez. Baina kasu hartan hiru arbel zeuden gelako hormen parean lerrokaturik: bat Harkaitz Artundoren kasuko informazioarekin, beste bat Alvaro Artundoren gorpuaren argazkiekin, eta hirugarren bat Edurne Iriarteren bideotik ateratako fotograma eta Artundok eginiko Polaroidak zituena.

Ustezko hilketa bat, ustezko suizidio bat eta ustezko bahiketa bat: infernu hutsa.



Gezurren basoa, Alberto Ladron Arana.
(digitalean eskuragarri eLiburutegian).


Leire Asiain inspektorearen bigarren ikerketa zekarkigun Alberto Ladron Aranak 2016an (dagoeneko bere hirugarren abenturatik doa) eta euskal eleberri beltzaren egile "suediar" arrakastatsuenaren liburua aukeratu genuen maiatzeko irakurle klubaren bileraren aitzakia bezala.

Erritmo biziz eta modu borobilean gauzatutako eleberri honek eleberri beltzari buruz, bestsellerrei buruz eta bururatuko zaizkigun hainbat kontutarako berba egiteko aukera emango digu biharko, maiatzak 16, bileran.

Dagoeneko ez dagoenez hemerotekarik, bileraren lekua zehazteke dago baina ordua betikoan mantentzen da, arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean.

2018-05-07
0 comentarios

Jon Bilbao en las tertulias literarias

Estrómboli, Jon Bilbao. Publicado por Impedimenta


    Al día siguiente de la pelea, cuando metíamos el equipaje en un taxi, el motorista hizo acto de presencia. Tenía la cara hinchada y un aparatoso vendaje sobre la nariz. Apareció montado en su Harley y acompañado por uno de sus amigos. Este iba tocado con un casco prusiano y pilotaba una moto con un manillar de un metro de alto del que iba colgado como un mono de una rama. Un murmullo de inquietud recorrió al grupo de mirones congregado para ver nuestra marcha. Un guarda de seguridad pidió refuerzos por radio. No fueron necesarios. El motorista se limitó a señalarme y a decir a su compañero:

—Ha sido él. Quiero que la próxima vez que lo veáis corráis a decírmelo. Quiero saber dónde va a vivir.

El del casco prusiano sacó una cámara digital de un bolsillo y me hizo una foto.

Sin importarle la presencia de testigos, el motorista me dijo:

—Estás muerto.

A lo que añadió:

—Yo tengo muchos amigos. ¿Cuántos tienes tú?

Después él y su compañero aceleraron las motos y desaparecieron con un bramido.



Estrómboli, Jon Bilbao



Debido a la fiesta del 1 de mayo, las tertulias literarias que dinamiza Bego Ruiz han saltado a este segundo martes del mes. Este esporádico cambio en el día viene acompañado, además, de un cambio en la dinámica de las reuniones, ya que mañana tendremos con nosotros a Jon Bilbao, el autor del libro de relatos elegido para mayo.

Definido en su día por Alberto Olmos como uno de esos autores cuya obra podrá ser leída con respeto dentro de cien años, Jon Bilbao presentó hace un par de años una colección de relatos tallados (más que labrados) en la calidad a la que tiene acostumbrado a su público.

Cuentos narrados de una forma aparentemente sencilla que nos permiten atisbar cierto, desasosegante, cauce subterráneo. Historias muy intensas, ajustadas a la definición de Coetzee (como un hacha para romper el mar congelado en nuestro interior) de las que podréis disfrutar mientras esperáis en la lista de reservas de su última entrega.

Otras obras de Jon Bilbao disponibles en la biblioteca: El hermano de las moscas, Como una historia de terror y otros relatos, Bajo el influjo del cometa y otros relatos (euskaraz ere eskuragarri: Kometaren eraginpean), Padres, hijos y primates, Shakespeare y la ballena blanca o Física familiar y un montón de autores traducidos por él (John Gardner, Geoffrey Willans, Iris Murdoch, John Hawkes, Stephen Benatar, Louis L'Amour).


Las tertulias se celebrarán mañana, 8 de mayo, en la sala de prensa de la cuarta planta de Kultur Leioa. A las cinco y media la primera sesión y a las siete y cuarto la segunda.

Críticas sobre Estrómboli:

2018-05-04
0 comentarios

2018ko apirileko hilabeteko liburua -- Libro del mes de abril del 2018

Hilabete honetan irakurleok proposatu dituzuen liburuen artean, honako hau aukeratu da:

Entre los libros que habéis propuesto este mes, el elegido ha sido:


La oficina de estanques y jardines, Didier Decoin




Japón, año 1100. Al borde del río Kusagawa hay una pequeña aldea conocida más allá de sus fronteras por ser la encargada de surtir los estanques de la ciudad imperial de las carpas más hermosas. Pero este año el diestro pescador que lleva a cabo tal tarea ha muerto, y su joven viuda es la única que tal vez podría reemplazarlo. Así, reclutada por el director de la Oficina de Estanques y Jardines, y cargando sobre sus frágiles hombros una pértiga de la que cuelgan los cestos donde rebullen los peces, Miyuki emprende un largo viaje en el que deberá afrontar amenazas y monstruos -humanos y acuáticos-, y demorarse en posadas de té en las que no se vende precisamente té. Una vez en la corte imperial, con la misma inocencia con la que ha conocido el sexo y el engaño, y vestida con doce kimonos de seda, será la insospechada protagonista del concurso anual de perfumes convocado por el emperador con el tema de «una doncella cruzando un puente luna entre dos neblinas».



Didier Decoin (Boulogne-Billancourt, 1945) Es guionista, escritor y periodista. Publicó su primera novela con 20 años, Le Procès à l’amour, a la que han seguido una veintena de títulos, entre los que destacan Abraham de Brooklyn (Premio de los libreros 1972), John L’Enfer, con la que ganó el Premio Goncourt en 1977, La camarera del Titanic (1991) o Es así como mueren las mujeres (2009). Como periodista ha colaborado con Le Figaro o France Soir, y en su carrera como guionista ha trabajado al lado de grandes nombres del cine como Marcel Carné, Robert Enrico o Maroun Bagdadi. Desde 1995 forma parte de la Academia Goncourt, de la que es actualmente el secretario general. Tras doce años investigando la cultura nipona, Le bureau des jardins et des étangs es su última y aclamada novela, que ha ganado el Premio de los Lectores L’Express-BFM TV y está siendo traducida en catorce países.

Otras obras del autor disponibles en las bibliotecas: Beatriz en el infierno, L'enfant de la mer de Chine, Est-ce ainsi que les femmes meurent?, Une anglaise à bicyclette.


Gomendatutako beste liburuak / Otros libros recomendados:


Gomendioaren fitxa PDF formatuan / Ficha de la recomendación en PDF.

2018-05-03
0 comentarios

Bizkaia eta bere herriak ipuin artean

Bizkaia eta bere herriak ipuin artean, S.H. López-Pastor



Nahiz eta Errioxan bizi, herriko egile ditugun Sergio Hernández López-Pastorek eta Ainara García Álavak Bizkaiko herriak modu entretenigarrian ezagutzeko "Bizkaia eta bere herriak ipuin artean" liburua kaleratu dute.

Burgosen hasi eta Errioxan eta Valentzian jarraitu duen proiektu baten parte da ipuin bilduma hau. Lurralde bakoitzeko herrien inguruko ipuinak agertzen zaizkigu eta beraien inguruko irakurketa-proposamenekin eta denbora-pasekin borobiltzen da alea. Egileen hitzetan, «guk nahi duguna Bizkaian inguruan dauden aukera paregabeak ikustea da».

Bizkaia eta bere herriak ipuin artean liburutegiko herriko atalean duzue erabilgarri. Liburuari eta egileari buruzko informazio gehiago (gazteleraz) mezuaren bukaerako esteketan.




Bizkaia y sus pueblos entre cuentos, S.H. López-Pastor


El escritor errante de Leioa, Sergio Hernández López-Pastor (a quien ya conocemos por su Trilogía del gusano o por su novela Agua) ha publicado junto a la también leioaztarra Ainara García Álava, un libro de cuentos sobre los pueblos de Bizkaia con el que pretenden «dar a conocer, de una manera simpática, a los más pequeños, las diferentes localidades de Bizkaia, así como aspectos históricos y populares de la misma».

Los cuentos se completan con resúmenes en inglés, preguntas de comprensión lectora y pasatiempos que aportan una dimensión lúdica a la obra.

Bizkaia y sus pueblos entre cuentos está disponible en la sección local de la biblioteca.

Más información sobre el libro en su página web: http://shlopezpastorlb.wixsite.com/bizkaia
Más información sobre el autor en su blog: http://shlopezpastor.blogspot.com.es/

0 comentarios

2018ko apirileko liburu berriak -- Novedades de abril del 2018

Apirileko liburu berrien buletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf fitxategia, 1,8 Mega)

Zure korreoan hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

Si quieres consultar el boletín de novedades de abril, haz click aquí (archivo pdf, 1,8 MB)

Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa


2018-04-26
0 comentarios

Ipuinaren ordua -- La hora del cuento

Hilabeteko azken egueneko ipuin kontaketa saioa dugu gaur, apirilak 26.

Gaurko saioa Maite Arresek gidatuko du. Bost-bederatzi urteetako umeei zuzenduta dago eta euskaraz izango da. Emanaldia arratsaldeko seietan hasiko da baina hamar minutu lehenago etor zaitezen gomendatzen dizuegu saioa behin hasita etenak ekiditearren.

Ipuin kontaketak dirauen bitartean (hiru ordu laurden, gutxi gorabehera) Haur Gazte Liburutegia itxita egongo da.



Nueva sesion de cuentacuentos del último jueves de mes.

La sesión de hoy (26 de abril) correrá a cargo de Maite Arrese, que nos contará cuentos en euskera dirigidos a niñ@s de entre cinco y nueve años. Los cuentos darán comienzo a las seis de la tarde, pero os recomendamos venir un poco antes para evitar interrupciones una vez iniciada la sesión.

Mientras dure la misma (unos tres cuartos de hora) la Biblioteca Infantil y Juvenil permanecerá cerrada.


Irudia: copyright Maite Arrese (Emakume Eskeletoak gunetik hartuta)

2018-04-24
0 comentarios

Club de lectura de inteligencia emocional


Sigue el club de lectura sobre inteligencia emocional dinamizado por el psicólogo Giovanni Pecoraro.

Para esta segunda reunión que tendrá lugar el jueves 26 de abril, se ha elegido el libro Vivir la vida con sentido de Victor Küppers. Un libro que pretende «recuperar valores como la amabilidad, el agradecimiento, la generosidad, la perseverancia o la integridad».

La reunión del club de lectura tendrá lugar en el taller nº 6 de la quinta planta de Kultur Leioa, a las siete de la tarde.

Os dejamos con la charla sobre el valor de la actitud que el autor del libro protagonizó en las charlas organizadas por el BBVA y El País "Aprendemos juntos":

(Al hacer click sobre la imagen se abrirá el vídeo en YouTube)



2018-04-17
0 comentarios

Ordaina irakurle klubean



    —Dagoeneko ohartuko zinen aurrekrimenaren metodologiak duen desabantaila juridikoaz —esan zuen Andertonek igogailuak beherantz bizi-bizi eramaten zituen bitartean—. Legea urratu ez duten gizabanakoak harrapatzen ari gara.
    —Baina ziur asko urratuko dute —adierazi zuen Witwerrek konbentzimenduz.
    —Zorionez, ez dute egin… Guk lehenago harrapatu ditugulako, ezein biolentzia ekintza burutu baino lehen. Hala, krimenaren batzordea guztiz metafisikoa da berez. Errudunak direla diogu. Haiek, berriz, errugabeak direla esa dezakete etengabe. eta, neurri batean, hala dira.
    Igoigailuak ateak ireki zituen, eta korridore hori batetik jarraitu zuten.
    —Gure gizartean ez dugu krimen handirik —jarraitu zuen Andertonek—, baina atxiloketa esparru zabal bat daukagu, ahalmenez gaizkileak izan daitezkeen pertsonez betea.


Ordaina, Philip K. Dick, itzultzailea Aritz Gorrotxategi


Hilabete honetan zientzia fikzioa jorratuko dugu berriro ere irakurle klubean (orain urte batzuk Xabier Amurizak ekarritako Aldous Huxleyren Bai mundu berria erabili genuen hizpide). Iban Zalduak bere irakurle karreraren gailurretako bat modukotzat aitortutako Philip K. Dick egilearen Ordaina kontakizun laburren bilduma aukeratu dugu horretarako.

Liburua interesgarri suertatzen da alde batetik Philip K. Dicken hiru etapa (kanonikoak) laburbiltzen dituelako ipuinon hautaketarekin, eta beste alde batetik, gurean nahiko eremu soildua agertzen den zientzia fikzioaren ikur nagusi modura aurkezten delako (nahiz eta baden berri pozgarririk). Kezka horren oihartzunak Sautrelan ere entzun ziren (Ba al da zientzia fikziozko literaturarik euskaraz?).


Irakurle klubeko bilerak hilabeteko hirugarren asteazkenean ospatzen dira. Hilabete honetakoa bihar izango da, apirilak 18, liburutegiko hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan. Gonbidatuta zaude «etorkizun posible eta ezberdinak ezatabaidatu eta sortzeko behar hori» sortzen duen generoaz (Gorka Julio) berba egitera. Ez duzu liburua zertan irakurri behar izan, ziurrenik, jakitun ez bazara ere Philip K. Dick dagoeneko ezagutzen duzulako (ING).

Xerezadeko inurri nekaezinek, liburuko ipuin guztien artetik zientzia fikziotik gutxien daukan Elfoen erregea irakurri dute belarrien gozagarrirako.

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma webgunean.

2018-04-05
0 comentarios

2018ko martxoko hilabeteko liburua -- Libro del mes de marzo del 2018

Hilabete honetan irakurleok proposatu dituzuen liburuen artean, honako hau aukeratu da:

Entre los libros que habéis propuesto este mes, el elegido ha sido:


Visión binocular, Edith Pearlman



Buena parte de los relatos aquí reunidos están situados en Estados Unidos, pero los hay también ambientados en Latinoamérica y Europa, donde aparece la diáspora judía tras el Holocausto, como en el cuento sobre un grupo de judíos alemanes que en 1947 esperan papeles para emigrar; en otro retoma a dos de los personajes, un matrimonio ya instalado en Nueva York que recupera el mundo perdido a través de un abrigo. Pero el repertorio de situaciones es muy variado: la niña que espía a sus vecinos con unos binoculares; la exiliada polaca que vive en Centroamérica, de donde deberá huir por segunda vez; la doctora jubilada que se confronta con la muerte en un solitario paraje natural…




Edith Pearlman (Providence, Rhode Island, 1936), autora de unos doscientos cincuenta cuentos aparecidos en diversas revistas, publicó su primer libro de relatos, Vaquita and Other Stories, en 1996, cuando tenía sesenta años, y ganó el Premio Drue Heinz. Le siguieron Love Among the Greats and Other Stories (Premio Spokane) y How to Fall: Stories (Premio Mary McCarthy). En 2011 se reunió una antología de sus mejores relatos en Visión binocular, galardonado con los premios National Book Critics Circle Award, Julia Ward Howe, Harold U. Ribalow y Edward Lewis Wallant y finalista de varios más, entre ellos el National Book Award. Además fue elegido libro de ficción del año por el Sunday Times y la revista Foreword.

También disponible en la biblioteca su último libro de cuentos hasta el momento: Miel del desierto.


Gomendatutako beste liburuak / Otros libros recomendados:


Gomendioaren fitxa PDF formatuan / Ficha de la recomendación en PDF.

Egilearen irudia: copyright Suzanne Kreiter.


2018-04-04
2 comentarios

2018ko martxoko liburu berriak -- Novedades de marzo del 2018

Martxoko liburu berrien buletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf fitxategia, mega eta erdi)

Zure korreoan hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

Si quieres consultar el boletín de novedades de marzo, haz click aquí (archivo pdf, 1,5 MB)

Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa




2018-03-26
0 comentarios

2018ko Aste Santuko ordutegia -- Horario durante la Semana Santa del 2018

Aste Santuko opor-egunak izan ezik (martxoak 29ko eguenetik apirilak 2ko astelehenera arte, biak barne) liburutegiak bere ohiko ordutegia mantenduko du. Goizeko bederatzietatik gaueko zortzietara arte.

Liburutegia itxita dagoen egunetan, atean kokatuta dagoen postontzia erabil dezakezue liburuak itzultzeko.

Ondo pasa Aste Santuko oporrak!

2018ko Aste Santuko oporren ordutegia Leioako Udal Liburutegian



La biblioteca mantiene su horario habitual (de 09:00 a 20:00) excepto los días de vacaciones de Semana Santa (del jueves 29 de marzo al lunes 2 de abril, ambos incluidos).

En los días en los que la biblioteca esté cerrada podéis hacer uso del buzón de devoluciones de la entrada.

¡Muchas gracias por vuestra comprensión y pasad una feliz Semana Santa!

2018-03-22
0 comentarios

Ipuinaren ordua -- La hora del cuento

Hilabeteko azken egueneko ipuin kontaketa saioa astebetez aurreratu dugu eta gaur ospatuko dugu, martxoak 22.

Saioa Maite Frankok gidatuko du eta hainbeste ipuin-entzulek eman duzuenez izena txanda bitan zatituko da, seietan lehena (18:00) eta sei t´erdietan bigarrena (18:30). Hiru-lau urteetako umeei zuzenduta dago eta  gazteleraz izango da.

Ikus-entzuleen edadea dela eta, ume bakoitzeko lagun bat baimentzen da saioan. Txanda bakoitzaren hasiera baino hamar minutu lehenago etor zaitezen gomendatzen dizuegu saioa behin hasita etenak ekiditearren.

Ipuin kontaketak dirauen bitartean (ordu erdi txanda bakoitzeko) Haur Gazte Liburutegia itxita egongo da.

Maite Franko Leioako udal liburutegian


Nueva sesión de cuentacuentos. Debido a las vacaciones de Semana Santa, este mes hemos adelantado la sesión por una semana y se celebrará hoy, 22 de marzo.

La sesión correrá a cargo de Maite Franko, que nos contará cuentos en castellano dirigidos a niñ@s de entre tres y cuatro años (se permite un/a acompañante por cada espectador/a).

Debido a la cantidad de gente interesada, se ha dividido en dos tandas que se celebrarán a las seis de la tarde (18:00) y a las seis y media (18:30). Os recomendamos venir un poco antes de cada tanda para evitar interrupciones una vez iniciadas las sesiones.

Mientras dure la sesión (una media hora cada tanda) la Biblioteca Infantil y Juvenil permanecerá cerrada.

2018-03-21
0 comentarios

Club de lectura sobre inteligencia emocional

(egin klik irudian handiago ikusteko)

Adimen emozionalari buruzko gaiak jorratuko dituen irakurle kluba bultzatu nahi dugu liburutegitik. Zerk egiten gaituen zoriontsu, zertan hobetu dezakegu zoriontsuago izateko, autolaguntza liburuak baliagarriak ote diren, Mindulfness laguntza tresna edo moda baino ez den, eskoletan adimen emozionala irakatsi ote behar litzatekeen… eta horrelako gaiak landuko dira.

Lehenengo saiorako Tal Ben-Shahar idazleari (Wikipedia, gazteleraz) egin zioten elkarrizketa hau (gazt.) izango dugu berbagai.

Irakurle klubaren bilerak hilabeteko azken ostegunetan izango dira (lehenengo hau izan ezik, Aste Santuko oporrak harrapatzen dituelako) eta bosgarren solairuko seigarren taller-gelan egingo dira.

Lehen bilera bihar, martxoak 22, izango da, arratsaldeko zazpietan (19:00) eta Giovanni Pecoraro psikologoak dinamizatuko du. Parte hartu gura izanez gero eman zure datuak liburutegiko edozein erakusmahaitan.



Mañana jueves, 22 de marzo, se celebrará la primera sesión del club de lectura sobre inteligencia emocional que queremos impulsar desde la biblioteca. Las sesiones tratarán sobre la felicidad, las formas de obtenerla y mejorarla, el mindfulness… y estarán dinamizadas por el psicólogo y vecino de Leioa Giovanni Pecoraro.

Las reuniones del club de lectura sobre inteligencia emocional tendrán lugar en el sexto taller de la quinta planta de Kultur Leioa y se celebrarán los últimos jueves de cada mes (en este nos han pillado las vacaciones de Semana Santa). No dudes en contactar con la biblioteca si tienes interés en participar.

La primera sesión será a las siete de la tarde (19:00) y tratará sobre esta entrevista con el escritor Tal Ben-Shahar (wikipedia).

2018-03-19
0 comentarios

Idoloak akatu genituenekoa irakurle klubean



Musika baino ez nuen aditu bisita haietan. 1977 urrutiko kanta labur eta zaratatsuak. Internet bidez erosten zituen diskoak Ingalaterratik, Alemaniatik edo Estatu Batuetatik. Dirutza uzten zuen gu baino zaharragoak ziren biniloetan. Arroparekin antzeko. Ulertezina zitzaidan Argiak gaiari jartzen zion pasioa eta nere kautarako pentsatzen nuen ohean nolakoa behar zuen izan musikari eskainitako energiaren erdia eskainiz gero. Ez nuen sekula epaitu; aitzitik, jokoa jarraitzen nion eta pixkanaka-pixkanaka talde batzuen izenak ikasten joan nintzen: Undertones, UK Subs, Pointed Sticks edo, kitzikagarriena, Vibrators.

Idoloak akatu genituenekoa, Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duarte.

Poesia mailua baldin bada, kontakizuna punk abestia da. Laburra, bat-batekoa eta gizartearen lozorroa eztanda ozen batekin errementatzen duena.

Suziritik baino petardoen zaratarekin zerikusi gehiago duten hamazortzi ipuinetako trakarekin datorkigu Igor Mercado eta bere fanzine izerdi-lagunak Gotzon Hermosilla eta Iñigo Basaguren-Duarte. Sei eskutara idatzi duten kontakizun laburren liburu honek taberna-zulo sakonen kiratsa, hala-hola eroandako erlazio gatazkatsuak, ez hain ondo olioztatuko makineria sozialeko torloju solteak… aurkezten dizkigute. Dena, hori bai, punk-HC zarataz blaituta (beherago duzue ipuin bakoitzaren soinu-banda).

Igor Mercado bera izango dugu solaskide bihar, martxoak 20, liburutegiko hemerotekan biltzen garen irakurle taldean. Adi ibili hilabete honetan eguaztenetik martitzenera egin baitugu salto. Ordua zazpi t´erdietan mantentzen dugu

Liburuaren inguruko elkarrizketa Gotzon Hermosillarekin ZarataZarautz irratsaioan (13:17 minututik aurrera).

Mikel Ayerberen kritika Berrian.

Liburuari buruz ere berba egin genuen blogean bertan.






Liburuan agertzen diren abestien bideoak Youtuben (ezin aurkitu aipatzen diren euskal talde bakarrak. Non entzun daitezkeen baldin badakizue, eskertuko genizueke mezuaren iruzkinetan aipatuko bazeniguke):


Iggy and the Stooges: Raw Power    https://youtu.be/IFe0OfEtP2w

The Ramones: 53rd & 3rd        https://youtu.be/3qcMjKxt-dE

Sex Pistols: Anarchy in the UK    https://youtu.be/qbmWs6Jf5dc

The Clash: Career oportunities    https://youtu.be/jZOrkPIZ1JU

Rezillos: Somebody´s going…    https://youtu.be/-8hDw6mS2pI

The Buzzcocks: Ever fallen in love    https://youtu.be/51OB2YoC4sg

Black Flag: Nervous breakdown    https://youtu.be/302oEzSPCqE

GG Allin and the Jabbers: You hate me    https://youtu.be/Gua2cwmqfhs

The Lewd: Mobile home        https://youtu.be/n8EpxPGMsyo

AntiNowhere League: Let´s break the law    https://youtu.be/hoLPZ8Yqq3k

Agression: Don´t be mistaken    https://youtu.be/69cAU7tz3CM

Agnostic Front: Blind Justice    https://youtu.be/Y_z72v8Jh8Q

Nabat: Ti sei fermato ad ascoltare mai?    https://youtu.be/sJ0BbzMMdQE

Ahaztu antzean: Lumpenproletariat

Poison Idea: Alan´s on Fire    https://youtu.be/_5lKiFcnUlM

Bikini Kill: Suck my left one    https://youtu.be/f1aGcJVrvlo

Guitar Gangsters: Going to London    https://youtu.be/ItQwjCUyjAk

The Dirties: Hil dira zuen heroiak


BONUS TRACK Leihotikan taldearen Idoloak akatu

2018-03-12
0 comentarios

Ez sorginak ez printzipeak charla sobre cuentos coeducativos


Eguneraketa (2018-03-13) Solasaldia Haur-Gazte liburutegian ospatuko da azkenik, Kultur Leioako bigarren solairuan eta ez prentsa-aretoan atzo zabaldu bezala.

Actualización (13-03-2018) La charla-coloquio tendrá lugar en la biblioteca Infantil-Juvenil, en la segunda planta de Kultur Leioa y no en la sala de prensa. 



Ostegunean, martxoak 15, ipuin hezitzaileei buruz jardungo duen solasaldia ospatuko dugu udaletxeko Berdintasun Sailarekin batera. Solasaldia, EMAIZE Sexologia Zentroak emango du eta, printzipioz, haur eta lehen hezkuntzan dauden umeen gurasoei zuzenduta legoke baina interesa duen edonor etor daiteke liburutegiko erakusmahaiotan bere nahia adieraziz.

Edade tarte horretan (hamabi urtera arteko umeak) jokoek eta ipuinek duten garrantzia ikusirik, adi ibili beharko genuke rol sexual diskriminatzaileak aurkezten dituzten ipuinekin. Haur-ipuinak izango dira gizartean egin beharko dutena barneratzen lagunduko dien bide nagusienetariko bat eta horregatik baztertu egin beharko genituzke beraien garapen pertsonala muga dezakeen edozein eduki.

Solasaldiaren helburuen artean, estereotipo sexualak albo batera uztea, neska eta mutila izateko dauden era anitzei buruz hausnartzea, aniztasun sexuala lantzea eta gurasoen partetik umeei eman dakiekeen hezkuntza bereizia antzematea leudeke.

Solasaldia ostegunean izango da, Kultur Leioako laugarren solairuan dagoen prentsa-aretoan eta ordu bi iraungo du, arratsaldeko bost t´erditatik zazpi t´erditara arte (17:30-19:30). Gazteleraz izango da baina euskaraz eskaintzeko aukera ere badago parte-hartzaileok interesik agertuz gero. Komenigarria litzateke aldez aurretik izena ematea liburutegiko edozein erakusmahaitan.



Ipuin ez-sexisten solasaldia Leioan





El jueves 15 de marzo se celebrará una charla-coloquio sobre cuentos no sexistas. Impartida por el Centro de Sexología EMAIZE y en colaboración con el Área de Igualdad del Ayuntamiento, la charla versará sobre la importancia de elegir cuentos donde los y las personajes transmitan la diversidad de maneras de ser mujer y hombre, al margen de esterotipos sexuales discriminatorios o no igualitarios.

Dirigida a madres y padres de Educación Infantil y Primaria (hasta los 12 años) el acceso será libre, aunque os recomendamos que os apuntéis antes en cualquier mostrador de la biblioteca.

Tendrá lugar en la sala de prensa de la cuarta planta de Kultur Leioa y será de una duración de dos horas, de cinco y media de la tarde a siete y media.

2018-03-06
0 comentarios

Buenos días, tristeza en las tertulias literarias


Buenos días, tristeza en las tertulias literarias de la biblioteca de Leioa

A ese sentimiento desconocido cuyo tedio, cuya dulzura me obsesionan, dudo en darle el nombre, el hermoso y grave nombre de tristeza. Es un sentimiento tan total, tan egoísta, que casi me produce vergüenza, cuando la tristeza siempre me ha parecido honrosa. No la conocía, tan sólo el tedio, el pesar, más raramente el remordimiento. Hoy, algo me envuelve como una seda, inquietante y dulce, separándome de los demás.


Buenos días, tristeza, Françoise Sagan


En 1954 una joven francesa sorprendía, admiraba y escandalizaba a Francia con una novela en la que la protagonista tenía la misma edad que la autora cuando la escribió.

Hoy, 6 de marzo, debatiremos sobre el libro Buenos días, tristeza (no confundir con la canción de la Pantoja) en las tertulias literarias que tendrán lugar en la sala de prensa de la cuarta planta de Kultur Leioa. A las cinco y media el primer turno y a las siete y cuarto el segundo. ¡Os esperamos!

2018-03-05
0 comentarios

2018ko otsaileko hilabeteko liburua -- Libro del mes de febrero del 2018

Hilabete honetan irakurleok proposatu dituzuen liburuen artean, honako hau aukeratu da:

Entre los libros que habéis propuesto este mes, el elegido ha sido:


 La casa del almendro / Laura McVeigh




Samar, de quince años, la hija mediana, comparte la historia de su increíble viaje en el Expreso Trans-Siberiano, con la ayuda de Napoleón, el revisor, la Anna Karenina de Tolstoi, y sus padres y hermanos. Obligados a salir de Kabul cuando los rusos, y luego los talibanes, ponen su vida del revés, los niños y sus padres se enfrentan a la pérdida de todo su mundo y de su lugar en él.

A lo largo de toda la historia, nuestra narradora, Samar, se aferra con valentía a su familia y a la esperanza, aunque muchas veces cualquier tipo de supervivencia parezca imposible.
Con la verdadera fortaleza que nace del amor, el conocimiento y la imaginación, Samar revela su extraordinaria capacidad de resistencia y el descubrimiento de que todo es posible, siempre que puedas aferrarte a la esperanza y al amor.



Laura McVeigh nació en Irlanda del Norte. Licenciada en Lenguas Modernas y Medievales por la Universidad de Cambridge, se trasladó posteriormente a Londres, donde ha trabajado en el mundo editorial y en cooperación internacional. Su puesto más reciente ha sido como directora ejecutiva de PEN International, la asociación global de escritores que lucha por la libertad de expresión.



Gomendatutako beste liburuak / Otros libros recomendados:


Gomendioaren fitxa PDF formatuan / Ficha de la recomendación en PDF 

Egilearen irudia: copyright H Dawber

2018-03-02
0 comentarios

2018ko otsaileko liburu berriak -- Novedades de febrero del 2018

Otsaileko liburu berrien buletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf fitxategia, MB bat eta erdi inguru)

Zure korreoan hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

Si quieres consultar el boletín de novedades de febrero, haz click aquí (archivo pdf, 1,6 MB)

Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa


2018-02-27
0 comentarios

Presentación del libro "La memoria, herida abierta" de Alazne Díez Muñiz

La memoria, herida abierta de Alazne Díez Muñiz

Aunque las personas que percibimos por extensión la violencia podemos sobrecogernos, afligirnos, mostrar sentimientos de condena e indignación, el dolor contado o leído, por una parte, no nos permite experimentar la violencia de la forma que se padece en primera persona,pero por otra, sí nos da la oportunidad de elaborar espacios de conocimiento y de reconocimiento. […] El objetivo de este libro es colaborar en el proceso de construcción de una paz duradera, porque teniendo en cuenta que lo ocurrido ya ha ocurrido, el punto a destacar sería la importancia de la reconciliación.



La memoria, herida abierta: Guerra Civil y Franquismo, Alazne Díez Muñiz.


Gaur, otsailak 27 dituenean, Alazne Díez Muñizek aurkeztuko digu Gerra Zibilaz eta ostean pairatu izan behar zen frankismoaz diharduen bere lana.

Arratsaldeko zazpietan izango da, Kultur Leioako laugarren solairuan dagoen prentsa aretoan. Sarrera libre.




Alazne Díez Muñiz nos presentará hoy, 27 de febrero, el libro que acaba de escribir sobre la Guerra Civil y el Franquismo. Posicionada a favor de recuperar la memoria histórica, dice la autora que su intención no es la de hurgar en una herida mal cerrada sino en conocer su profundidad para que no cierre en falso (en la noticia de su presentación en la Diputación de Bizkaia).

El acto será de entrada libre y tendrá lugar en la sala de prensa de la cuarta planta de Kultur Leioa a las siete de la tarde.