2016-12-14

Erruletazalea irakurle klubean


Erruletazalea, Mircea Cartarescu Leioako liburutegiko irakurle klubean


Noski, erruletazalea da jokoaren izarra eta ardatza. Gehienetan, zakur deslaiak bezala ogi beharrean zeuden arlote, mozkor edo preso askatu berrien aldretan biltzen zituzten erruletazaleak. Edozein izan zitekeen erruletazale, bizirik egon eta bere bihotza probaldian jarriz gero, diru askoren, dirutza handiaren truke (baina zer da «dirua» horrelakoetan?)


Erruletazalea, Mircea Cărtărescu; itzulpena Josemari Sestorain


Visul (Ametsa) bere lehen liburua irekiko zuen asmoarekin idatzia, kontakizun hau gordinegitzat jo zuten Ceaușescuren zentsoreek eta ez zuen argirik ikusi urte batzuk pasatu arte eta beste izenburupean (Nostalgia, gaztelerazko edizioan Marian Ochoa de Eribe bilbotarrak itzulita. Digitalean ere eskuragarri eLiburutegian).

Pasadan hilabeteko bileran, hilabete honetakoa (abenduak 21ean zena) Santo Tomas egunean suertatzen zela nabarmendu zuen norbaitek izu laborriz eta hori zela eta, hitzordua astebetez aurreratzea adostu genuen.

Aldaketa gutxi balitz, juxto gaur Leioako euskeraren inguruko liburua aurkezten dute eta, taldekideak aurretik abisatu ostean, aurkezpenera joango gara hitzordua ordu erdiz aurreratuz.

Beraz, liburutegiko hemerotekatik zazpi t´erdietan pasatzen baldin bazara eta ez baduzu inor topatzen, jakin dezazula laugarren solairuan egongo garela eta geroratxuago pasatuko garela Cărtărescuren liburuaz berba egitera.

Barkatu eragozpenak.

Liburuaren kritika Armiarman.