2016-10-19

X hil da


X hil da Leioako liburutegiko irakurle klubean

Ohean nago. X-rekin. Berari begira nago ordutan, bera konturatu gabe. Beraren aurpegierari so; kurba bakoitza, orin betile mantxa bakoitza neure gogoan gorde nahian, betiko. Ilea laztantzen diot, baina ez da esnatzen. Ondoren muxuz bustitzen dizkiot ezpainak, betazalak, sudurra, sama, paparra, zilborra, horrenbeste maite dudan zakilerako bidea (bertako ileek ezpain eta mihian kili-kili egiten didatela), zakila bera, izterrak, belaunak, belaunak, belaunak… baina ez da itzartzen. Ondoren bere besoa altxatu eta ni besarkatzeko moduan jartzen diot neure gainera, eta horrela nago beste ordu batzuetan, berari pegatuta, beraren besarkadaren barruan, beraren besarkadan, berarenean. Eta hala ere ez da, ez da, ez da esnatzen.

X hil da, Alaine Agirre.


2016-2017 ikasturteko Irakurle Klubari hasiera emateko pertsona maitatuaren galera obsesiboki lantzen duen liburua aukeratu dugu. Udako tartea luze egin zaigulako zuen presentziaren gabe.

Liburu honek, Gipuzkoako liburu denden elkarteak banatutako Zilarrezko Euskadi Saria lortu zuen pasa den udaberrian eta oraintsu emandako Nobel sariaren inguruan eztabaidatzeko ere baliatuko dugu.

Heriotza, liburutegiko apaletan ere aurki daitekeela erakusten digun eleberri honi buruz egingo dugu berba gaur, urriak 19 dituenean, liburutegiko hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).

Liburuaren inguruko kritikak Armiarma gunean.


0 comentarios: to “ X hil da