2016-04-20

Tom Sawyer-en abenturak irakurle klubean


Nahiz eta nire liburua batez ere neska-mutikoen entretenimendurako pentsatua egon, espero dut nagusiek ez gutxiestea horregatik, nire asmoetako bat hauxe izan baita: atseginez gogoraraztea helduei garai batean nolakoak izan ziren beraiek. eta nola sentitu eta pentsatu eta hitz egiten zuten orduan, eta zer-nolako eginkizun bitxietan murgiltzen ziren batzuetan.


Tom Sawyer-en abenturak, Mark Twain

Gaur, apirilak 20, Sezesio-gerra aurreko Missourira joango gara Mark Twainen eskutik Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle-ren laguntzaz. Ume eta gazte arteko aro zehaztugabe horren gorazarre den liburu honek, Tom eta bere lagunen abentura eta arazoak ekarriko dizkigu literatur solasaldira hizpide.

Guillermo Gonzalezen irudi ederrekin apainduta, arretaz zaindutako edizio honek euskarazko Euskadi literatura itzulpena saria irabazi zuen 2013an.

Irakurle klubaren bilera liburutegiko hemerotekan izango da, arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30)

Liburuaren inguruan Asun Agiriano Arrasateko liburuzainak egindako erreseina Armiarman.