2015-06-16

Liburu azoka ekainean - Mercadillo de libros solidario

Liburu azoka Leioako liburutegian 2015


Liburutegira dohaintzan ekartzen dituzuen liburuak aprobetxatzen saiatzen gara, liburutegiko funtsa osatuz edo beste liburutegietara eskainiz. Baina liburuak soberan egotea ere suertatzen zaigu. Dohaintzako liburu hauekin azoka solidarioa antolatzen dugu urtero San Juan jaietarako.

Aurtengo merkatua, Kultur Leioaren sarreraren ondoan (Jose Ramon Aketxe plazan) ospatuko da, ekainaren 18 eta 19 egun osoz (10:00etatik 20:00etara) eta 20an goizeko ordutegiarekin (10:00-14:00).

Azoka solidarioan jasotako dirua, Sortarazi Elkarteak martxan dituen proiektu solidarioetara bideratuko da.



Este año, celebramos el mercado solidario de libros que nos han llegado por donación los días 18, 19 y 20 de junio. El mercadillo estará abierto en horario ininterrumpido todo el día (de 10:00 a 20:00) excepto el sábado, que sólo abriremos por la mañana (de 10:00 a 14:00). Estaremos junto a la entrada del edificio de la biblioteca.

El dinero recaudado se destinará a proyectos solidarios de la asociación claretiana Sortarazi.


Irudia: Book Sale (eraldatuta) (CC BY SA Michael Bridgen)