2015-04-17

Su zelaiak eleberriak irabazi du 2014ko irakurleen saria 111 Akademian



Menturaz dockerrak greban altzatuko balira berriro, orai hiru urte egin bezala, eta lantegiak ikatzez hornitzeari utziko baliote. Gurutzatuko balituzte besoak portuko zamaketari horiek. Saint Gobineko lantegirat igorririko gai kimikoak eta Forges de l´Adour lantegirat Bizkaitik datozen burdina zamak portuan husteari uko eginen baliote. Menturaz greba handi batean batuko balira langileak oro. Lortuko balu Baionako Herriko Etxean aurkeztea agiri bat bertze hautetsiekin. Pentsamenduen laino mehe horretan galdurik gogoa, Bokaleko Lafitte ostatu honetan garagarno edaten ari da Auguste Perrin ofizialea.


Su zelaiak, Mikel Peruarena Ansa

Sarraskien aroa inauguratu zuen I. Mundu Gerraren lehen mendeurrenarekin batera heldu zitzaigun Mikel Peruarena Ansak idatzitako eleberria (@peruarenaansa) eta jakin berri izan dugu irakurleen eskutik emandako 2014. urteko 111 Akademiako saria jaso duela.

Kasualidade hutsa ere ez bazan, gabonilan egindako irakurle klubeko bileran euskaldunak Gerra Handian jorratzen zuen Xabier Montoiaren liburuaz ere berba egin genuen eta bertan aipatu zen Su zelaiak zein Eneko Bidegainek (fikziotik at) argitara emandako bi liburuetaz: Gerla Handia: muga sakona eta Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria.

Gerra Handiari buruz gehiago irakurri nahi baduzue, nahiko interesgarri suertatu litzaitzueke Edorta Jimenezek Ortzadar gehigarrirako idatzi zueSarraski Handia izeneko segida eta literatur foroan ere hainbat liburu aipatu egin ziren.


Gure zorionik beroena egileari eta eskerrik asko irakurleei.