2015-03-15

Limoi bat imintziorik gabe irakurle klubean


Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu



Negar egiteko gogo biziz esnatu naiz, baina, lanpeturik nagoenez, geroago negar egingo dudala erabakitzen dut. Bulegorantz abiatzen naiz, eta juxtu-juxtuan iristen naiz eguneko lehen bilerara. Zuzendari orokorrak kostuen emendatzeari eta gastuen murrizketari buruzko txosten bat —edo alderantziz— irakurtzen duen bitartean, igitai bat eta mailu bat marrazten ditut ohar-koaderno batean. Urdailean malko-poltsa bat sentitzen dut oraindik,eta lehenago edo geroago zartazrazi egin beharko dut.


Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, Sergi Pàmies.


Liburuaren atzeko azalean agertzen den moduan (ez egiozue katalogoan agertzen denari kasurik egin, oker dago eta) Pàmiesen ipuin hauetan arruntak izan daitezkeen egoerak agertzen bazaizkigu ere, ezezagun bihurtzerainoko moduan kiribiltzen dira irakurtzen goazen neurrian, giro ezkor bat iradokiz.

Ipuinetan baino (pixka bat) alaiago agertzen zaigu egilea Argiarako egin zioten elkarrizketa honetan. Bestetik, ipuin-bilduma honi buruzko kritikak Armiarman.

Irakurle-taldearen hitzordua, eguaztenean, (martxoak 18) arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30) liburutegiko hemerotekan. Baina etortzerik ez bazenute, zabalik duzue liburuaren inguruko haria foroan.