2014-12-30
0 comentarios

2014ko abenduko liburu berriak -- Novedades de diciembre 2014

Abenduko liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf fitxategia, 528 KB)

Zure korreon hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

Si quieres consultar el boletín de novedades de diciembre, pincha aquí (archivo pdf, 528 KB)

Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa

2014ko abenduko liburu berriak -- Novedades diciembre 2014 by Leioako Udal Liburutegia

2014-12-27
0 comentarios

2013. urteko helduen liburuak euskeraz




2013. urtean euskeraz argitaratu eta sareko liburutegietan eskuragarri dituzun liburuen zerrenda (pdf, 2.133 KB) aurkezten dizugu. Helduen liburuak baino ez(fikzio zein ez-fikzioa) baina den-denak eskuragarri liburutegien arteko maileguari esker.

Haur-Gazte literaturari dagokionez, interesgarria gerta litzaizuke hainbat liburutegik Mondragon Unibertsitatearekin batera landutako Haur eta gazte literatura irakur gida 2013.

Pasadan urtean euskeraz argitaratu eta zerrenda honetan agertzen ez den libururen bat ezagutuko bazenu, eskertuko genizuke (mesedez) jakinaraztea.


Beste urteetako gidak:




2014-12-18
0 comentarios

Ipuinaren ordua -- La hora del cuento

Gaurkoa (abenduak 18), hilabeteko azkenengo osteguna ez bada ere, ipuin kontaketa saioak izango ditugu liburutegian.

Lupe Lekuonak (bere webgunea) gidatuko du ipuin saioa. Izena eman duten umeen kopuru dela eta, orduerdiko saio bi antolatu dira, seiretan (18:00) lehenengoa eta sei t´erdietan (18:30) bigarrena. Gazteleraz eta 3 urtetik 4 urtera arteko umeei zuzenduta daude. Umea, gurasoren baten konpainian sar daiteke.

Saioek dirauten bitartean Haur Gazte Liburutegia itxita egongo da (zazpiretararte, gutxi gora behera) baina hasi baino apur bat lehentxuago etor zaitezeen gomendatzen dizuegu, saioa behin hasita etenak ekiditearren.




Hoy (18 de diciembre) tendremos doble sesión de cuentos a cargo de Lupe Lekuona (su página web).

Las sesiones serán en castellano y durará una media hora cada una y pueden disfrutarlas acompañad@s de alguna persona mayor.

Se celebrarán en la Biblioteca Infantil y Juvenil a las seis de la tarde (18:00) y a las seis y media (18:30) (Os recomendamos venir un poco antes para evitar interrupciones una vez iniciada la sesión).

Mientras duren (una hora, aproximadamente) la Biblioteca Infantil y Juvenil permanecerá cerrada.

2014-12-15
0 comentarios

Hezur gabeko hilak irakurle klubean


Hezur gabeko hilak liburutegiko irakurle klubean



— Bakan batzuk utzi ditiztek hor, menturaz, suziriak jaurtiki eta gu nahasteko. Eta gu tiro ete tiro, dinbi eta danba ari garelarik, haiek bertze norabait joanak dituk oihanean gaindi.
— Balitekek.
— Segi dezagun begiak ondi hedaturik izaten, zer gerta ere. Oroit gaitezen Garneroz. Oroit gaitezen Legrandez, Mersmerez eta gainerakoez. Kasu, horiek hil zituenak bala bana dik gorderik guretzat.
— Gorderik! Belarri ertzean entzuten diat nihauri dagokidanaren txistua.
— Ni aspaldian hasi ninduan nirea aditze, hain aspaldi ezen , gure egueroko bizimoduaren hotsak entzunezinak bihurtzen zaizkigun moduan, gehienetan gaitz bihurtu baitzait hura aditzea. Baina bertze batzuetan aldiz, ezin diat bertze fitsik entzun.


Hezur gabeko hilak, Xabier Montoia


Ba al dago heroi izateko aukerarik pertsonak milioika erailtzen dituen gerra batean? Lainopeko giro heze eta etsituan hasten den Xabier Montoiaren eleberriaren arabera horrelakorik aurkitzeko, gutxienez, lan zaila genezakeen.

Gerra Handia ere deitu izan zen gatazka odoltsuaren mendeurrena ospatzen zela eta, irakurle klubera gaia jorratzen zuen eleberriren bat ekartzea bururatu zitzaigun. Hezur gabeko hilak aukeratu genuen, baina egon badago beste aukerarik: oraintsu argitarataratuko den Mikel Peruarenaren Su zelaiak edo Gerardo Markuletak euskarara ekarri duen Jean Echenozen 14. Ez Fikzio sailean ere Eneko Bidegainen tesiaren egokitzapena dugu: Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria.

Liburua edo gaiari buruz berba egiteko gogorik baldin baduzu, eguaztenean hilak 17 aurkituko gaituzu liburutegiko hemerotekan, arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).

Etortzerik ez bazenu, liburuari buruz berba egin zenezake litforoan.


2014-12-02
1 comentarios

2014ko azaroko liburu berriak -- Novedades de noviembre 2014

Azaroko liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf fitxategia, 1.992 KB)

Zure korreon hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

Si quieres consultar el boletín de novedades de noviembre, pincha aquí (archivo pdf, 1992 KB)

Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa


2014-11-28
0 comentarios

Liburu digitalen maileguari buruzko tailerra -- Taller sobre eLiburutegia

eLiburutegia irakurgailu batean, Luis Pérez argazkia eraldatua

Liburu digitalak mailegatzeko katalogoaren helbidea: eLiburutegia
 
Egunotan aurkeztu den eLiburutegia dela eta, tailerra antolatzeko asmoa daukagu liburu digitalen maileguari buruz izan ditzakezuen galderak eta zalantzak argitzeko asmoarekin.

Bertan landuko ditugun gaiak:

  • Plataformarako sarbidea eta izena ematea. Katalogoaren erabilpena
  • Liburu digitalak irakurtzeko aukerak: online eta deskargatzea
  • Irakurtzeko gailuak eta formatuak (Zergatik ezin dut Kindlea erabili?)

Tailerra abenduaren 10erako aurreikusita dago, arratsaldeko bost t´erdietan (17:30) eta gazteleraz (urte bi dela egindakoaren antzera). Sarrera librea da, baina aurretik izena eman dezazuen eskatzen dizuegu. Era berean, mintegiaren egunarekin, hizkuntzarekin… arazorik bazenute, adierazi beldur barik erakusmahaian eta beste saioren bat antola daitekeen ikusiko genuke.

Oso argigarriak, dena den, katalogoan agerten diren laguntza-fitxategiak (pdf) irakurle elektronikoentzako (ereader), Apple gailuentzako (iPhone, iPad) eta Android gailuentzako.




eliburutegiaren aurkezpena eitbn



Catálogo de préstamo de libros electrónicos: eLiburutegia

Teníamos pensado ofreceros un taller sobre el funcionamiento de eLiburutegia (el catálogo de préstamo de libros electrónicos que acaban de anunciar) para intentar despejar dudas y ayudaros a manejarla.

En el taller trataríamos sobre:

  • Acceso y registro a la plataforma
  • Gestión del préstamo digital
  • Formatos y dispositivos de lectura

En principio, el taller sería el 10 de diciembre a las cinco y media de la tarde (17:30) y aunque la entrada es libre, os agradeceríamos que os inscribiérais de antemano. Si hubiera algún problema con la fecha comentádnoslo en los mostradores para ver si podríamos organizar otro taller (enlace al taller organizado hace un par de años).

Os dejamos los enlaces a las (explicativas) instrucciones de la plataforma (en formato pdf) para lectores electrónicos (ereaders), tecnología iOS (iPhone, iPad) y para dispositivos Android.

eliburutegiaren laguntza fitxategiak



Irudia: E-ink vs paper (eraldatuta) (cc-by-nc-sa luipermon)

2014-11-19
0 comentarios

Zorrotz begiratutako trenak irakurle klubean





 …betidanik pentsatu dut niretzat idaztearen xedea lekuko izatea zela, harritzen eta aldi berean hunkitzen nauen guztia transkribatzea, errealitatearen muineko gertakari batzuen berri ematea




Zorrotz begiratutako trenak, Bohumil Hrabal


Aipamen honetan islatu zuen aurten ehun urte egingo zituen Hrabalek idaztearen zioari buruzko bere gogoetak. Egileak bere pertsonaien moduko bizia eraman zuen ala alderantziz izan zen eztabaidatzeko aukera izango dugu gaur, azaroak 19 dituenean, hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).

Kritiken hemerotekan liburuari buruz aurkitutako kritikak.

Espero dezagun eleberriko azken esaldia ez daitela baliozkoa izan gaurkoan (*)



(*) Etxean eserita gelditu behar zenuten, ipurdia aulkitik altxatu gabe

2014-11-06
0 comentarios

2014ko urriko hilabeteko liburua -- Libro del mes de octubre del 2014

Hilabete honetan irakurleok proposatu dituzuen liburuen artean, honako hau izan da aukeratua:

Entre los libros que habeis propuesto este mes, el elegido ha sido:


El haiku de las palabras perdidas, Andrés Pascual




Nagasaki, Agosto de 1945
Kazuo, un muchacho occidental afincado en Japón, y Junko, la bella hija de una diseñadora de arreglos florales, han acordado encontrarse en una colina para sellar su amor adolescente con un haiku que esconde un secreto sobre su relación. Minutos antes de que llegue la hora de la cita, la bomba atómica convierte la ciudad en el peor de los infiernos.

Tokio, Agosto de 2010
Emilian Zäch, un arquitecto suizo cuya vida se está desmoronando, asesor de Naciones Unidas y defensor de la energía nuclear, conoce a una galerista de arte japonesa obsesionada con encontrar al antiguo amor de un antepasado. A través de estas dos historias paralelas y de su sorprendente  unión final, Andrés Pascual teje una emotiva trama sobre la importancia de asimilar las tragedias del pasado para enfrentar los retos del presente y escribir nuestro propio destino



Andrés Pascual (Logroño, 1969) nos cuenta en su página web: Nací en Logroño en 1969, soy licenciado en Derecho por la Universidad de Navarra y ejerzo desde 1992 como abogado en La Rioja. Soy un gran amante de la música. Pianista de formación clásica y más tarde teclista y cantante de rock, he formado parte de diversas bandas. También soy un viajero incansable. He recorrido medio mundo buscando nuevas sensaciones y, en los últimos años, también inspiración para mis novelas.



Otras novelas suyas que puedes encontrar en la biblioteca: Edén (2014), El sol brilla por la noche en Cachemira (2012), El compositor de tormentas (2009), El guardián de la flor de loto (2007).





Gomendatutako beste liburu batzuk / Otros libros recomendados:

  • Limbo / Melania G. Mazzucco

2014-11-03
0 comentarios

2014ko urriko liburu berriak -- Novedades de octubre 2014

Urriko liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf fitxategia, 2.164 KB)

Zure korreon hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

Si quieres consultar el boletín de novedades de noviembre, pincha aquí (archivo pdf, 2.164 KB)

Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa


2014ko urriko liburu berriak -- Novedades de octube 2014 by Leioako Udal Liburutegia

2014-10-28
0 comentarios

Amatasuna eta literatura -- Maternidad y literatura

"Snowy", Dina Goldsteinen The Fallen Princesses segidatik

Ni lehen ni nintzen. Eta ni naiz orain ere. Eta nik premia batzuk ditut, eta gogo batzuk, eta asmo batzuk, eta ilusio batzuk. Eta maite dudan lanbide bat, eta erabat asetzen nauen idazteko eginkizun hau. Eta lagun batzuk. Eta izaera bat eta bizitzaren aurrean jarrera bat (edo bizpahiru). Ezinezkoa da egun batetik bestera, dena aldatzea eta ezer gertatu ez balitz bezala onartzea aldaketa guztiak.
Gogorra izan zen nire premiak bigarren amilako premiak izatera pasatu zirela ikustea. Gogorra da. Umea jaiotzen denean, haren beharrak dira lehendabizikoak, eta ia bakarrak. Behin harenak asetutakoan du, izatekotan eskubidea amak bereak aldarrikatzekoa.

Arantza Iturbe Ai, ama! liburuan

Tolstoik esana bazen ere amen eskuetan zegoela munduaren etorkizuna eta salbazioa, zaila litzateke ama beroriek literaturan garrantzi horren pareko agerpenik izan duten baieztatzea. Ezta?

Egia den hala ez ziurtatzeko, liburutegiko bigarren solairuan amatasuna (eta literatura) jorratzen duten liburuen erakusketa duzue eskuragarri edo, etortzerik ez bazenute, hemen erakusketarako prestatu den liburuxka (pdf, 804 KB).




[…] merece la peña señalar (es un tema que últimamente se trata mucho en el mundo de la crítica feminista) que el punto de vista más llamativamente ausente en la literatura que versa sobre relaciones familiares es precisamente el de la madre. Si en general las mujeres «son dichas» más que «se dicen», si los personajes femeninos suelen ser vistos desde fuera —y cuando lo son desde dentro, es un autor masculino el que les da voz—, esto puede predicarse mucho más de las madres. Son muy escasas en la literatura las madres (madres reales y/o personajes de madre) que se expresan sobre la maternidad en primera persona.

Laura Freixas en la introducción de El libro de las madres

Exposición bibliográfica en la segunda planta de la biblioteca (la sección de adultos) de libros que tratan sobre la maternidad y su encaje en lo literario. El listado de las obras que la conforman (pdf, 804 KB)




2014-10-06
0 comentarios

El edificio Yacobián en las tertulias literarias


El edificio Yacobian en las tertulias literarias de la biblioteca de Leioa

Apenas cien metros separan el pasaje Behlar, donde vivía Zaki Bey el Desouki, de su oficina en el edificio Yacobián. Sin embargo, cada mañana tardaba casi una hora en recorrerlos, ya que tenía que saludar a sus amigos de la calle: los dueños de las tiendas de ropa y las zapaterías, los dependientes de ambos sexos, los camareros, los trabajadores del cine, los habituales del Café Brasil e incluso los porteros, los limpiabotas, los mendigos y los guardias de tráfico. Zaki Bey los conocía a todos por su nombre e intercambiaba con ellos saludos y novedades. Era uno de los residentes más antiguos de la calle Suleimán Pacha.


El edificio Yacobián: una novela sobre un inmueble de El Cairo y las vidas de sus habitantes. Alaa Al Aswany.


Las tertulias literarias de este año comienzan con esta novela coral sobre un inmueble, antaño lujoso, cuyos habitantes servirán al autor para tratar toda clase de temas candentes en un país lleno de contrastes como es el Egipto previo a la primavera árabe.

Liburu honen euskarazko bertsioa, jatorrizko arabieratik zuzenean ekarri zen oso modu bikainean (itzulpeneko Euskadi Saria irabazi zuen). Arrasateko bibliotekan egindako beste solasaldi batzuen harira topa dezakezu Jakobian eraikina liburuari buruzko informazioa.

Las tertulias, dinamizadas por Isa Castillo, tendrán lugar mañana (7 de octubre) en la sala de prensa de la cuarta planta, a las cinco y cuarto (17:15) el primer grupo y a las siete y cuarto (19:15) el segundo.

0 comentarios

Euskara irakurle kluba

Leioako liburutegiko irakurle kluba 2014-2015


Aurten ere Euskara Irakurle Kluba martxan jartzeko asmoa daukagu liburutegitik (pasadan ikasturtean bezala).


Hilabete bakoitzeko hirugarren eguaztenean elkartuko gara, liburutegiko hemerotekan eta arratsaldeko zazpi t´erdietan. Lehenengo bilera urriak 15ean gauzatuko da.

Hauek dira irakurle klubaren hurrengo bileretarako proposatu diran irakurketak:


  • urriak 15: Aiztoa eta arkatza, hainbat egileren artean Pasadan urtea irakurtzeari buruzko kontakizunekin hasi bagenuen, aurtengoa idazteari buruzko aholkuekin hasiko dugu. Hainbat idazle famatuk idazteari buruz utzitako aholkuak dira eta beraien lanak ezagutzeko aukera emango digute.
  • urtarrilak 21: Saguak eta gizonak, John Steinbeck. Lennie eta George lagunduko ditugu euren lan bilaketa gorabeheratsuan (hau ere klasiko bat eta, antza denez, nahiko itzulpen egokian aurkeztua)
Anima zaitez irakurle klubeko bileretan parte hartzera, eta etortzerik ez bazenu, gogoratu eskuragarri duzula litforoa liburuei buruz zure eritzia partekatzeko.

    0 comentarios

    2014ko iraileko liburu berriak -- Novedades septiembre 2014

    Iraileko liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf fitxategia, 739 KB)

    Zure korreon hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

    Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

    Si quieres consultar el boletín de novedades de septiembre, pincha aquí (archivo pdf, 739 KB)

    Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

    Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa

    2014-09-30
    0 comentarios

    #libiltariak lehiaketako argazkiak -- Las fotos del concurso

    #libiltariak lehiaketara aurkeztu diren argazki guztien txioak argitaratze-datagatik sailkatuta (berrienak lehenago). Oso gustura jaso ditugu zuon argazkiak eta oporrak ondo pasatu izana pozten gaitu, eskerrik asko!


    Los tuits que recogen las fotos que habéis enviado al concurso #libiltariak. ¡Muchas gracias por participar!









































    2014-09-08
    0 comentarios

    2014ko abuztuko liburu berriak -- Novedades agosto 2014

    Abuztuko liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf artxiboa, 955 KB)

    Zure korreon hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

    Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

    Si quieres consultar el boletín de novedades de agosto, pincha aquí (archivo pdf, 955 KB)

    Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

    Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa

    2014-08-04
    0 comentarios

    2014ko uztaileko liburu berriak -- Novedades julio 2014

    Uztaileko liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf artxiboa, 925 KB)

    Zure korreon hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

    Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

    Si quieres consultar el boletín de novedades de julio, pincha aquí (archivo pdf, 925 KB)

    Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

    Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa

    2014ko Uztaileko liburu berriak -- Novedades julio 2014 by Leioako Udal Liburutegia

    2014-07-02
    0 comentarios

    New York, New York

    New York hiria Leioako liburutegiko irakur-gidetan

    Lo egiten ez duen hirira joan gara oraingoan. Oraindik ez baduzu hiri bertikal erraldoia bisitatu, hainbat egileen begi eta ahotik ezagutzeko aukera ematen dizugu liburutegiko bigarren solairuan antolatutako liburu-erakusketaren bitartez.

    Eta ezin baduzu liburutegira hurbildu, hemen duzu New York hiriari buruzko liburu-gida (pdf, 1,7 MB). Bertan, New York ingurune bezala zein pertsonaia bezala jorratzen duten denetariko liburuak aurkituko dituzu, fikziozkoak zein ez-fikziozkoak, helduenak zein haur-gazteenak.

    Egiozu kosk Sagar Handiari!


    Exposición bibliográfica sobre Nueva York en la biblioteca municipal de Leioa


    Este verano te proponemos visitar Nueva York. Os rogamos que embarquéis en la segunda planta de la biblioteca. Durante el vuelo, podéis disfrutar de la compañía de la guía bibliográfica sobre libros de Nueva York (pdf, 1,7 MB) en la que encontraréis libros de todo tipo (ficción, no-ficción, adultos, infantil-juvenil) que sólo cumplen una condición: hacer que conozcáis mejor la Gran Manzana.

    ¡Feliz vuelo!




    Gida egiteko lagundu diguten guneak / Enlaces que han ayudado a confeccionar la guía:





    Irudia: New York Black And White Skyline (© iWallPappersFive.com)

    2014-06-30
    0 comentarios

    2014ko ekaineko liburu berriak -- Novedades junio 2014

    Ekaineko liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf artxiboa, 2.300 KB)

    Zure korreon hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

    Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

    Si quieres consultar el boletín de novedades de junio, pincha aquí (archivo pdf, 2.300 KB)

    Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

    Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa


    2014ko ekaineko liburu berriak - Novedades junio 2014 by Leioako Udal Liburutegia


    2014-06-27
    0 comentarios

    Libros viajeros, concurso de verano


    Libros viajeros concurso Biblioteca Municipal de Leioa

    Todos los años los libros de la biblioteca se van de vacaciones, y este año hemos organizado un concurso hasta el 30 de septiembre para saber a donde viajan.

    ¡ANÍMATE Y ENVÍANOS TU FOTOS!

    Como participar...

    • Envíanos tus fotos leyendo en vacaciones a: liburutegia@leioa.net y a la cuenta de twitter utilizando el hashtag #libiltariak. La cuenta de twitter es @bibleioa (al enviarnos tu foto, das tu consentimiento para que la biblioteca pueda publicarla).
    • Tu foto será publicada en el blog, twitter y en el mural de la biblioteca.
    • El lugar es lo de menos. Tu foto en Akarlanda también puede ser la ganadora. ¡Cualquier txango es vacación!
    • El único requisito para poder participar es que el libro y el marcapáginas de la biblio sean los protagonistas de la foto: 


    Libros viajeros concurso Biblioteca Municipal de Leioa 
    [Nombre-apellidos y lugar]



    De todas las fotos recibidas, el personal de la biblioteca elegirá la foto ganadora.
    El premio, un bono de 50 € para canjear en ELKAR megadenda. El nombre del ganad@r se publicará el 31 de octubre.

    ¡ANÍMATE Y PARTICIPA!

    0 comentarios

    Liburu ibiltariak, udako txapelketa

    Eguneraketa (2014-07-02) Txioak heltzen hasi dira:




     Liburu ibiltariak txapelketa hasi da Leioako Udal Liburutegian

    Urtero liburutegiko liburuak oporretan doaz, aurten  jakin nahi genuke nondik nora dabiltzan. Horregatik txapelketa bat antolatu dugu IRAILAREN 30erarte.  
    Animatu eta bidali zuen argazkiak!


    Parte hartzeko…

    • Bidal iezaguzu oporretan irakurtzen ateratako argazkiren bat: liburutegia@leioa.net korreora edo twitterera #libiltariak traola erabilita. Gure Twitter kontua: @bibleioa. (Zure argazkia bidaltzerakoan zure baimena ematen diozu liburutegiari publikatzeko.)
    • Zure argazkia blogean, twiterrean eta liburutegian jarritako muralean eskegiko dugu.
    • Oporretan non zauden gutxienezkoa da. Akarlandan ateratako argazkia ere irabazlea izan daiteke. Edozein txango jai bihurtu!
    • Baldintza bakarra Liburua eta liburutegiko orri-marka protagonista izan behar direla argazkian:

    Liburu Ibiltariak txapelketa Leioako Udal Liburutegian
    [Izena, abizena eta tokia adierazi]


    Bidalitako argazki guztien artetik, liburutegiko langileek irabazlea aukeratuko dute.

    Saria 50 euroko bono bat ELKAR megadendetan trukatzeko. Irabazlearen izena urriak 31 dituenean ezagutaraziko dugu.

    ANIMATU TA PARTE HARTU!!!


    2014-06-23
    0 comentarios

    Jaiak eta udako ordutegia -- Horario de verano





    Jaietako azken txanpan gaudela aprobetxatuz, bihar (ekainak 24) liburutegia itxita egongo dela gogorarazi nahi genizuen. Bestetik, udako ordutegia erabiltzen hasi gara eta liburutegia goizez baino ez da irekita egongo. Beraz,

    ekainaren 23tik irailaren 30erarte
    08:00tik 14:30etararte

    Liburu gehiago eta epe luzeagoetan hartzeko aukera izango duzue eta liburuen itzulpenak, eraikinaren sarreran dagoen postontzian gauzatu ditzakezue goizeko orduetatik kanpo.

    Jaiak gozatu eta uda ondo pasa!








    Os escribimos para avisar que mañana (24 de junio) la biblioteca permanecerá cerrada por motivo de las fiestas de San Juan (programa de las fiestas en pdf) y que ya hemos entrado en el horario de verano, por lo que la biblioteca sólo abre por la mañana. El horario es el siguiente:


    del 23 de junio al 30 de septiembre
    de 08:00 a 14:30

    Para aliviar el obstáculo que el horario os pudiera suponer, se amplía el número de documentos que podéis coger en préstamo y se pueden alargar los plazos. Para las devoluciones fuera de horario, os recordamos que podéis utilizar el buzón de la entrada.


    Os deseamos que paséis bien las fiestas y el verano.




    Irudiaren jatorria: Leioako jaiak 2014 (© by Maialen)

    2014-06-17
    0 comentarios

    Haragia irakurle klubean

    Haragia, Eider Rodriguez liburutegiko irakurle klubean komentatuz

    Medikua, CRSak eta ni baino ez ginen gelditzen begira. Bibote motxekoak, amari oratu zion sorbaldatik eta ni izan nintzela esan zion atzamarraz. Emakumeak, pauso txiki lasterrez hurreratu eta indarrez besarkatu ninduen. Olatu bat nire oinetan hautsi zen istant hartan eta bitsa sentitu nuen oin bularretan, eta bera, haragi hura guztia nire kontra lehertuta, eta ni, eskuak non pausatu ez nekiela, henna usaineko bere ile xerloak sudurretan kiribilduta.


    Haragia, Eider Rodriguez.

    Asteazkenean (ekainak 18) kurtso honetako azken irakurle klubaren bilera izango dugu, eta izenburu labur bezain erabatekoa duen Eider Rodriguezen ipuin bilduma aukeratu dugu. (Irakurle klubari buruzko info gehiago)

    Narrazioetan agertzen diren pertsonaiak badute afektibotasun gabezi antzeko bat berba egiteko apropos bihurtu daitekeena. Horretaz aparte, azken urteotan eman den ipuingintza komentatzeko aukera ere izango dugu eta datorren kurtsora begira taldea nola antolatu daitekeen aurreikusi daiteke.

    Kasualitatez, pasadan astean Eider Rodriguezen ipuin bat entzuteko aukera izan genuen. «Ez naiz berbera, hori nik badakit. Eta besteek, besteek ere, badakite» Ipuina entzun nahi baduzu jo Xerezaderen Artxibora.

    Etorri ezin duzuenontzat ere, zabalik da litforoan haria eta besteak bihar ikusiko dugu elkar liburutegiko hemerotekan arratsaldeko zazpi eta erdietan (19:30).

    Kritiken hemeroteka gunean, liburuari buruz bildutako kritikak.

    2014-05-30
    0 comentarios

    2014ko maiatzeko liburu berriak -- Novedades mayo 2014

    Maiatzeko liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf artxiboa, 1.821 KB)

    Zure korreon hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

    Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

    Si quieres consultar el boletín de novedades de mayo, pincha aquí (archivo pdf, 1.821 KB)

    Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

    Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa


    2014-05-23
    0 comentarios

    Presentación de libro en la Biblioteca

    El día 20  de mayo tuvo lugar en la Biblioteca Municipal de Leioa la presentación del libro de poemas: Luces y sombras de las estrellas del escritor local Ricardo Gómez Fuentes . 

    Al margen de la presentación que hizo el autor de esta su segunda obra publicada, el nutrido grupo de personas que acudió se deleitó con el recital de algunas de las poesías que componen la obra. En esta ocasión las rapsodas fueron: Mª Angeles Pérez, Begoña Iribarren y Manoli López que hiceron emocionar la público con su vibrante recital.  
    Al finalizar la presentación, el autor firmó algunos ejemplares de su libro de poemas.

    2014-05-20
    0 comentarios

    Agur, Euzkadi irakurle klubean


    — Ertzaintza!—atera zitzaion barren-barrenetik oihua Lauaxetari, bera eserita zegoen bankura gerturatzen ari zen ertzain-autoaren kanpoaldeko errotuluei harriduraz begira.

    Inork ez zuen entzun oihua. Ingurura begiratu eta, bere burua kontrolatuz, barrenerako gorde zituen hasierako harridura-kolpearen ondorengo adierazpenak: "Guk asmatutako berba jaukak agerian autoak! Eta matrikula be ertzainena dok, geure ertzainena! Geureak dozak horreek, geureak! Ertzainak nagusi kalean, alajainkoa! Ez gintzuazan alferrik hil! Irabazi egin ete genduan ba azkenean guda? Euzkadi azke ete da?"

    Agur, Euzkadi, Juan Luis Zabala

    Asteazkenean (maiatzak 20) Lauaxeta berpiztu bat izango dugu berbagai Irakurle Klubaren bileran. Itsua eta itsumutilaren formatuan atondutako eleberri honek (zein ote zein?) Gerra denborako Euzkadi eta gaur egungo Euskal Herriaren artean antzeman daitezkeen aldaketei buruz solasteko aukera emango digu. Gainera, aipatzen diren idazle, olerkari eta musikarien lanak eta bizitzak ezagutzeko aukera ere izango dugu.

    Animatuz gero, badakizue, liburutegiko hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30) eta etortzerik ez bazenute, foroan zabalduriko harian parte har dezakezue.

    Bitartean, hona liburuari izenburua ematen dion olerkiaren bertsioa Antton Valverderen eskutik:

    2014-05-08
    0 comentarios

    2014ko apirileko liburu berriak -- Novedades abril 2014

    Apirileko liburu berrien boletina kontsultatu nahi baduzu, egin klik hemen (pdf artxiboa, 1.794 KB)

    Zure korreon hilabetero nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan harpidetza eskatuz:

    Leioako udal liburutegiko helbide elektronikoa

    Si quieres consultar el boletín de novedades de abril, pincha aquí (archivo pdf, 1.794 KB)

    Para recibirlo todos los meses en tu correo electrónico, ponte en contacto con nosotros e indícanoslo:

    Dirección de correo de la Biblioteca Municipal de Leioa


    2014-04-09
    0 comentarios

    Bai mundu berria irakurle klubean

    Bai mundu berria, Aldous Huxley irakurle klubean


    — Gure mundua ez delako Oteloren mundua. Ez zegok kotxeak egiterik, altzairu gaberik. Ez zegok tragediak sortzerik, egongaiztasun sozial gaberik. Gaur mundua egonkorra duk. Jendea zoriontsu duk. Nahi duen guztia zeukak eta eduki ez dezakeenik ez dik inoiz desiratzen. Gustora zegok; salbu zegok; inoiz ez zegok gaixorik; ez duk heriotzaren beldur; grina eta zahartzea zer diren ere ez zekik. Ez zegok emazterik, ez seme alabarik, ez amodio sendoegirik. Gure jendea egokiturik dagoen bezala egonik, ezin zezakek obratu, obra dezakeen moduan baizik. Eta okerrik gertatuko balitz, hor zegok soma beti. Hik, Mr. Basati, libertatearen izenean leihotik behera jaurtiki duan soma, hain zuzen. Libertatea! —Inspektoreak barre-karkara bat bota zuen—. Pentsatzea ere Deltek ba dezaketela libertadea zer den jakin! Eta ba dezaketela Otelo konpreni! Baina mutil!

    Basatia ixilik egon zen apur batean

    — Hala ere —ekin zion temati— Otelo ona duzu, Otelo hobea duzu sentsoramako pelikula horiek baino.

    — Hala duk, noski —baieztatu zuen Inspektoreak—. Baina horixe duk egonkortasunaren truke ordaindu behar dugun prezioa. Bietarik bat hautatu beharra zegok, edo zoriona, edo jendeak behinola zioen arte bikain hura. Guk arte bikaina bazter utzi diagu. Eta sentsorama eta lurrin organoa jarri dizkiagu haren ordez.


    Bai mundu berria, Aldous Huxley.

    Oso ezaguna den idazlan batekin korapilatuko gara hilabete honetan. George Orwellek idatzitako 1984 obrarekin batera, agian gizartearen geroa irudikatzen saiatu den distopiarik ezagunetarikoa dugu Aldous Huxleyk orain dela laurogei urte baino gehiago idatzi zuen Bai mundu berria.

    Distopia, grekoaren dis (txarra) eta tópos (lekua) hitzetatik eratorritako hitz-elkartea litzateke eta ezezko-utopia edo antzeko esanahia izango zukeen. Beraie buruz gehiago jakiteko, ez dago hoberik Unai Break (@unaibrea) Argian idatziriko artikulua baino.

    Xabier Amurizak itzulita (bere azalpena Anaitasuna aldizkarian) liburu honek bestelako garrantzia izan du, batez ere egileak gizartearen norabidea aurreikusten izan zuen abileziagatik (kontuan izan DNAren egituraren ikerketei ez zitzaiela liburua argitaratu eta hogei urtera arte hasierarik eman, beraz, sexu gabeko ugalketaren kontua burutazio hutsa baino ezin zitekeen izan). Nahiz eta irakurtzen gauden bertsio zaharrago batean oinarrituta, liburua osoan duzue Armiarmaren gunean eta berari buruzko informazio gehiago duzue Wikipedian.

    Liburuari buruzko haria ireki dugu LITforoan.

    Klubeko bilera, hilabetearen hirugarren eguaztenerako (apirilak 16) aurreikusita dago, baina Aste Santuko oporrak direla eta arazorik balego, jar zaitezte gurekin harremanetan eta beste egun bat adostu genezake. Bestela, badakizue, hemerotekan arratsaldeko zazpi t´erdietan (19:30).

    Eguneraketa (2014-04-14)
    Aste Santuko oporren bezpera dela eta, irakurle taldekideok bilera atzeratzea adostu dugu. Leku eta ordu berean baina apirilak 30 dituenean izango da liburuari buruz berba egiteko bilera, beraz.