2012-06-05

2011. urteko helduen liburuak euskeraz


2011. urtean euskeraz argitaratu eta sareko liburutegietan eskuragarri dituzun liburuen zerrenda (pdf, 841 KB) aurkezten dizugu. Oraingoz helduen liburuak (fikzio zein ez-fikzioa) baina aurki Haur eta Gazteei zuzendutakoak emango ditugu ezagutzera.

Eguneraketa (2012-12-04) Dagoeneko eskuragarri 2011an euskeraz argitaratutako Haur-Gazte liburuen zerrenda.

Pasadan urtean euskeraz argitaratu eta zerrenda honetan agertzen ez den libururen bat ezagutuko bazenu, eskertuko genizuke (mesedez) jakinaraztea.

Liburutegian den-denak ez badaude ere, liburutegien arteko maileguari esker den-denak dituzu eskuragarri.



Agian interesgarri baita ere:


2011. urteko liburuak euskeraz (Helduak)


Eguneraketa (2012-06-06)

Zerrendan ez dauden liburuen aipamenak hasi dira dagoeneko. @Nattalizazpik autoeditatu den liburu baten berri eman digu, Ibai Mendinuetak idatzi eta argitaratu duen Xenda bi ez duk lizentzirik eleberria, hain zuzen. Eskerrik asko oharragatik eta ea laster eskuragarri dugun liburutegian.