2012-02-21

Liburu usikadak -- Mordiscos de libro

Mozorroa ispiluan: ibilbide bat metafikzioaren historian zehar, Manu López Gaseni


Orain dela gutxi argirataratutako liburu batek ederki erakutsi eta laburbiltzen du Linazasororen jokabide metafikzionala: Bestiarioa. Hilerrikoiak. Bi nobela llabur (2006). Liburu horretan, berriro ere, egileak Karlos liburuzain bat jarri du protagonista eta narratzaile, baina ez kanpoko errealitateko abentura bat kontatzeko, literatura barruko abentura bat kontatzeko baizik: idaztearen abentura. Liburuko protagonistaren helburu nagusia nobela bat idaztea da; berez ez du behar, bere bizitza literaturaz egina dagoelako; eta azkenean, nobela bat ez, bi idatziko ditu (oso bereziak, egia esatera): liburuari izena ematen diotenak.




Mozorroa ispiluan: ibilbide bat metafikzioaren historian zehar. Manu López Gaseni