2012-01-11

Erakusketa erakutsia

María Cortina eta Jon Martinen erakusketaren katalogoaren azala
Herenegun erakusketa birtual baten berri eman bagenizuen ere, oraingoan fisikoki gertatutako batekin gatozkizue.

Batzar Nagusien erakusketa-aretoan ospatu egin zen pasadan urteko maiatza eta ekaina artean, beranduegi bertan erakutsi ziren margolanak aurrez-aurre ikusteko, beraz. Baina bertan parte hartutako Jon Martin herrikide eta liburutegiko erabiltzaileak, erakusketa horren katalogoa eskaini digu liburutegira hurreratu nahi duzuenontzat eskura izan dezazuen.


María Cortina, Jon Martin erakusketaren katalogoa


Hona margolanei buruz hitzaurrean beste Leioztar batek (Jesus Melendezek, hain zuzen) esandakoak:

Margogintzaren ekintza oso leku ezbardin bitan gertatu ohi da gehien bat. Lekuotako bat margotze-loana gauzatzen dan lekua da, tailerra gehienetan, margolaria beren-beregi bakardadean dala. Bestea, margolana guztientzat erakusgai jarten dan lekua da.
[...]
Koadroetara eginiko hurbiltze horreetariko [erakusketak] onenetan, koadruak ikusi ez eze, koadruok ulertzeko nahia egongo litzateke edo, behitzat, bakardadean eginiko margolan ahaleginak adierazoten dauenaren aurrean zeozer sentitzeko nahia. Kontuz baina, ze adierazoteak ez dau agindua edo norabidea markatzen
[...]
[Jon Martínek] darabilzan formatu irregularrek dinoskue aurretiazko jarrerarik ez dauela izan, eskura dituan baliabide materialak darbilala (mihise zatiak, bastidoreak) eta hortik abiatuta hasten dala margogintzan, aurretiazkorik barik, eskura dauena baliatuta.

0 comentarios: to “ Erakusketa erakutsia