Gaur, urtarrilak 26, ipuin kontalari saioa izango dugu Haur Liburutegian Ixabel Milleten eskutik. Saioa euskeraz izango da eta 5 urtetik 9 urtera arteko umeei zuzendua. Arratsaldeko seietan (18:00) hasiko da baina hamar minutu lehenago etor zaitezten gomendatzen dizuegu etenak ekiditeko asmoz.
Saioak dirauen bitartean (hiru ordu laurden gutxi gorabehera) Haur Gazte Liburutegia itxita egongo da.
Hoy, 26 de enero, Ixabel Millet nos ofrecerá una sesión de cuentacuentos a las seis de la tarde (18:00). Será en euskera y dirigido a niñ@s de 5 a 9 años.
Mientras dure la sesión (unos cuarenta y cinco minutos) la Biblioteca Infantil y Juvenil permanecerá cerrada.
irudia: Ixabel Millet idazleak.orgen
Ipuinaren ordua -- La hora del cuento
Etiquetas: Ekimenak - Actividades
Leioa Pop Rock lehiaketa -- Concurso Pop Rock de Leioa
Aurten ere Pop Rock lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu delarik, pasadan urtean saritutako taldeekin eginiko cda eskaini nahi dizuegu liburutegitik.
Pasadan urtean hamargarren urteurrena ospatu zen eta jatorri eta musika estilo ezberdinetako 138 musika taldek aurkeztu zituzten euren lanak. Irabazleak lau sailetan banatu ziren: Pop-Rock sailean Niño Pájaroko irabazi zuen, Metal sailean The Band Apartek, euskerazko kantarik onenean Oreindik gailendu zen eta ikuslegoak All Reasons taldea bozkatu zuen.
X Concurso Pop Rock = X. Pop Rock lehiaketa CD honetan (argitaratutako bostgarrena) talde bakoitzeko hiruna abesti eskeintzen dira. Herri-atalean aurkituko duzue.
Aprovechando para avisaros que ya se ha abierto el plazo para presentarse al XI concurso de pop-rock, os queremos anunciar que ya está disponible en la biblioteca el CD que recoge las canciones de los grupos ganadores de la pasada edición. Lo podéis encontrar en la sección de fondo local.
X Concurso Pop Rock = X. Pop Rock lehiaketa
Etiquetas: Bertokoa - Local
Zahartzaroari buruzko erakusketa bibliografikoa - Exposición bibliográfica sobre la tercera edad
Liburutegian zahartzaroari buruz ditugun liburuekin erakusketa bibliografikoa antolatu dugu. Helduen sailean (liburutegiko bigarren solairua) eta otsailaren 18rarte ikusgai. Dena dela, bertaratzerik ez bazenute, liburuen gida hemen klikatuz (pdf, 2 MB) duzue eskuragarri.
Exposición bibliográfica con las obras sobre tercera edad disponibles en la biblioteca. La exposición es en la sección de adultos (segunda planta de la biblioteca) y permanecerá hasta el 18 de febrero. Si quieres consultar la guía de libros, pincha aquí (pdf, 2 MB)
Hirugarren Adina -- Tercera edad
Etiquetas: Ekimenak - Actividades
VIº Juego de lectura Tragalibros

Este año también hemos organizado junto al Servicio de Euskara y el Aula de Cultura el Tragalibros. Un juego de lectura en el que se trata de responder a seis preguntas de cada uno de los libros que os proponemos a continuación.
Para participar en el juego, deberéis demostrar que habéis leído los libros, y para ello habrá que responder correctamente al menos cuatro de las seis preguntas que os hagamos por cada libro. Ello os dará la opción de participar en el sorteo de premios que se celebrará el seis de mayo.
Las respuestas las podréis mandar por correo electrónico (os rogamos que consignéis en el asunto del mensaje que se trata de respuestas para el Tragalibros y que esperéis un mensaje de respuesta confirmando la recepción de vuestro correo) o entregarlas en cualquiera de los mostradores de la biblioteca. Es importante que en el documento de las respuestas queden claramente indicados los datos del/la participante (nombre y apellidos, dirección postal, localidad, teléfono o forma de contacto, DNI y fecha de nacimiento)
El último día para recibir respuestas será el 8 de abril y el concurso está dirigido a mayores de 16 años.
- Cena para dos personas en el Hotel Artaza.
Además existe una categoría en Euskera independiente de ésta en castellano y se puede participar en ambas a la vez. En caso de hacerlo y de contestar correctamente a, por lo menos, cuatro preguntas de cada libro, el/la participante se llevará directamente el Premio Especial al/la Lector/a Bilingüe (Carnet de amigo de Kultur Leioa para el 2011).


La amaba / Anna Gavalda
Un conmovedor diálogo entre una joven madre a la que acaba de abandonar su marido por otra mujer, y su suegro, quien viéndose hace años en el mismo caso que su hijo no se atrevió a dar el paso, dejar a su esposa y vivir el gran amor de su vida.
- En un determinado momento Pierre Dippel, el suegro de Chloe, le dice a ésta que para sus padres se terminaron los desfiles, bailes y fuegos artificiales del 14 de Julio. ¿A qué se debió? Por qué dejaron de celebrar el Catorce de Julio francés?
- Pierre Dippel, su suegro, hace un regalo a Chloe, obra de su fallecido hermano Paul. ¿Qué es?
- Dónde y cómo se conocieron Chloe y Adrien?
- ¿Quién era Mathilde?
- ¿Con quién iba Mathilde cuando Pierre Dippel la vio por última vez?
- ¿Qué te ha parecido la novela?

Mil soles espléndidos / Khaled Hosseini
Hija ilegítima de un rico hombre de negocios, Mariam se cría con su madre en una modesta vivienda a las afueras de Herat. A los quince años, su vida cambia drásticamente cuando su padre la envía a Kabul a casarse con Rashid, un hosco zapatero treinta años mayor que ella.
- ¿Cuántas esposas tiene Yalil, padre de Mariam?
- Se narra en determinado momento de cómo Laila regresa del colegio a casa enfadada porque su madre no ha ido a recogerla. ¿Dónde encuentra la hija a la madre?
- ¿Cómo es Tarig? Descríbelo.
- ¿Qué hacen los talibanes con Nayibula?
- ¿Con quién de Herat se pone en contacto Mariam para intentar localizar a su padre Yalil?
- ¿Qué te ha parecido la obra?

Sólo un muerto más / Ramiro Pinilla
Con los baúles cargados de libros que le entrega un familiar, el joven Sancho Bordaberri decide abrir, en plena posguerra, una modesta librería de lance en Getxo.
- ¿Cómo se llama realmente Samuel Esparza?
- ¿Quién comunica a Félix Apraiz la muerte del gemelo Altube?
- ¿Por qué se habla de Elixane Garro como una vasca muy respetuosa con su marido?
- ¡Qué disparate que lo bautizaran con uno de nuestros entrañables apellidos! ¿A qué apellido se refiere?
- ¿Cuál es la teoría de don Manuel, el maestro?
- ¿Qué te ha parecido la peculiar novela negra de Ramiro Pinilla?

El sueño eterno / Raymond Chandler
Chandler inició con esta novela su apuesta por el detective Philip Marlowe, con su inconfundible sentido del humor, una de las vetas más ricas del género negro. Una novela repleta de nervio y de ingeniosos diálogos
- ¿Por qué llamó el General Sternwood al detective Philip Marlowe?
- ¿En qué consistía el verdadero negocio de Artur R. Gieger?
- Al ir a pagar la información que Harry Jones le ofrecía, Marlowe descubrió que éste ya estaba reunido con Lash Canino, ¿con qué brindaban?
- ¿Dónde estaba la mujer de Eddie Mars?
- ¿Qué fue lo que había sucedido con Rusty Reagan, el marido de Vivian Sternwood?
- El sueño eterno está considerada como una de las mejores novelas de Raymond Chandler. ¿Qué te ha parecido?

La tregua / Mario Benedetti
Martín Santomé, viudo con tres hijos, en las vísperas de su jubilación comienza a registrar en un diario su vida gris y sin relieve. Pero la rutina se verá alterada cuando irrumpa en la oficina su nueva empleada. Y este hombre, casi sin proponérselo, decide abrir en su vida un paréntesis luminoso.
- ¿Quién es la “mujer del codo”?
- ¿Por qué rechaza Avellaneda la invitación del señor Santomé en el café Veinticinco y Misiones?
- Cuando el señor Santomé le confiesa a su hijo Esteban su secreto, ¿reacciona éste como él esperaba?
- ¿Qué día entrega Avellaneda al señor Santomé su regalo de cumpleaños?, ¿en qué consiste?
- ¿Cuál es el nombre de pila de Avellaneda?
- ¿Qué te ha parecido el libro? ¿Te ha gustado?

- Envía las respuestas antes del 8 de abril.
- Responde correctamente al menos cuatro de las seis preguntas de cada libro.
- El sorteo de premios se celebrará el 6 de mayo.
+ Info:
Los libros de la categoría de euskera.
El folleto del Tragalibros (pdf, 1 MB).
VI. Liburujatun Lehiaketa

Aurten ere Liburujatun irakurketa jokoa abiatu dugu Liburutegitik, Euskara Zerbitzua eta Kultur Leioarekin batera. Seigarren urtea dagoeneko.
Jokoan parte hartzeko, proposatzen dizkizuegun bost liburu hauek irakurri eta beraien inguruan eginiko galderei erantzun beharko diezue. Sei galdera izango dira liburu bakoitzeko eta gitxienez lau erantzun beharko dituzue zuzen maiatzaren 6an ospatuko den sari-zozketan parte hartu ahal izateko.
Erantzunak ordenagailuz (edo eskuz baina argi ulertzeko moduan) orri zuri batean zuen datu guztiak bertan jarriz (izena, abizena, helbidea, udalerria, telefonoa, NAN-a, jaiotze data) eman liburutegiko edozein erakusmahaitan edo posta elektronikoz bidali (mezuaren gaian Liburujatuneko lehiaketarako dela adieraziz. Erantzunak heldu direnaren baieztatze-mezua itxaron)
Erantzunak jasotzeko azken eguna apirilak 8a izango da eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
- Bi pertsonarentzako afaria Artaza Jatetxean.
- ELKAR Megadendetarako €50eko 6 bale indibidual.
Euskarazko kategoria honetaz aparte, Gaztelerazkoa ere badago. Kategoriok, beraien artean independenteak dira, beraz, batean zein bestean edo bietan batera parte hartu zenezakete. Kategoria bietan parte hartu eta liburu guztietan lau erantzun gitxienez zuzen erantzunez gero, Irakurle Elebidunaren Sari Berezia (2011 urte osorako Kultur Leioako lagun txartela) zuzenean jasotzeko aukera dago.


Maite nuen / Anna Gavalda
“Etxeak erosten ditugu, umeak jartzen ditugu logela arrosetan eta gauera-gauero elkar besarkatuta egiten dugu lo. Liluragarria iruditzen zitzaigun... Nola esaten genion? Konplizitate hori. Bai, horrela esaten genion, zoriontsuak ginenean. Edo akaso hain zoriontsuak ez ginenean”
- Une konkretu batean Pierre Dippelek, aitaginarrebak, Chloeri esaten dio bere gurasoentzat uztailaren 14ko desfileak, dantzaldiak eta su artifizailak amaitu zirela. Zein da arrazoia? Zergatik utzi zioten ospatzeari Frantziaren Uztailaren 14a?
- Pierre Dippelek, aitaginarrebak, Chloeri opari bat egiten dio, anaia Paulek egindakoa. Zer da?
- Non eta nola ezagutu zuten elkar Chloek eta Adrinek?
- Nor zen Mathilde?
- Norekin zihoan Mathilde Pierre Dippelek ikusi zuen azken aldian?
- Zer iruditu zaizu eleberria?

Aurpegirik gabeko hiltzaileak / Henning Mankell
Kurt Wallander ez da ari bere bizitzako unerik gozoena pasatzen: familia harremanak gaiztotu egin zaizkio, gehiegi edaten du, lo gutxi egiten, zabartzen ari da itxuraren aldetik... Hala eta guztiz ere, Lenarp aiton-amona baserritarren hilketaren ikerketa bere gain hartzen du.
- Zergatik izartu zen Nyström ohi baino goizetiago urtarrilak zortziaren gau hartan?
- Zer esan zuen Maria Lövgrenek hil baino lehenago?
- Zer margozten zuen Kurt Wallandar inspektorearen aitak?
- Nola deitzen zen Johannes Lövgrenen ezkutuko semea?
- Nor izan zen Lövgreneneko sarraskiaren erruduna?
- ‘Aurpegirik gabeko hiltzaileak’ Kur Wallander inspektorea protagonistatzat duen saga baten lehenengo liburua da. Zer iruditu zaizu? Jarraituko al zenuko Wallanerren liburu gehiago irakurtzen?

Bilbao-New York-Bilbao / Kirmen Uribe
Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.
- Nork gonbidatu zuen narratzaile-protagonista New Yorkera estraineko aldiz doanean?
- Zenbat metro izan zuen neurtutako olaturik handienak Naomi P. Holliday zientzilariaren taldearen arabera?
- Zer esaten du liburuak New Yorkeko McAlpin hotelari buruz?
- Narratzaileak esaten du “Entre les Murs” pelikulaz ari denean pelikula horretan...
- a) Hogeita lau gazte dituela protagonista, eta horietako bat ere ez zela aktore profesionala.
- b) Hogeita lau gazte dituela protagonista, eta horietako gutxi zirela profesionalak.
- Bada istorio bat liburuan Osaba Txominek lagun bati entzun ziona: Franco Bilbora doa eta horri buruzko pelikula jarri zieten kartzelan zeuden presoei; Bilbo jendez gainezka zegoen, eta bat-batean irudietan kartzelan dagoen preso bat agertzen da Franco goratzen. Ez da posible, Francoren bisita preso hori kartzelan zegoela izan baitzen. Ze azalpen ematen du liburuak horretaz?
- Eleberri hau Espainiako Narratiba Saria izan zen 2009an. Zer iruditu zaizu Kirmen Uriberen lehen eleberri hau?

Autokarabana / Fermin Etxegoien
Protagonistak lan egiten du herri bateko kooperatiban, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua. Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena. Elkarren artean gurutzatzen diren gertakizunek, erritmo bizian kontatuak, irakurlearen arreta hasieratik bereganatuko dute, eta espero ez duen amaierara eramango.
- Zein da Robertok eta protagonistak duten proiektua kooperatiba barruan?
- Leioztar bat agertzen da liburuan, 'Arrebato' tabernan harreman publiko arduradun legez agertzen dena, hain zuzen. Zein goitizenez zen ezaguna?
- Nor zen supergizona?
- Zer oparitu zion Olatzek bere loba Itsasori Canariasera eginiko bidaiatik?
- Agertzen al da liburuko protagonistaren izena?
- Liburu honek estilo aldetik ezer gutxi ekarri duela diote batzuek baina autoreak horrela nahita egin duela aldarrikatzen du. Zer iruditu zaizu zuri? Gustatu al zaizu?

Euskaldun guztion aberria / Iban Zaldua
Zer garen eta zer izan nahi genukeen. Hara hor buruhausteak eragiten dizkigun arazo bat, bai alor pertsonalean bai alor politikoan ere, herri bat (edo bi, edo hiru edo batere ez) garenez gero. Eleberri honetako protagonista, Joseba Anabitarte, eskizofrenia batean bizi da. Unibertsitateko irakaslea da, aspertuta dago gure hemengo giro politikoarekin.
- Nora joateko proposatu zion Henrike Knörrek Joseba Anabitarte (gure protagonista) irakasleari?
- Zein aitzaki jarri zuen Josebak hara joateko?
- Zergatik zegoen Sherman irakaslea klaseak ematetik apartatua?
- Nola prestatzen zituen Josebak unibertsitatean eman behar zituen klaseak?
- Ba al zekiten ikasleek Josebak esaten zieten guztia asmatua zela?
- Euskal topikoen lepotik barre ari da Zaldua eleberri labur honetan, baina baten batek horretaz aritzea topikoa ere bihurtu dela egotzi dio. Zer iruditzen zaizu zuri?

- Erantzunak apirilak 8a baino lehenago bidali.
- Sei itaunetatik gutxienez lau zuzen erantzun.
- Oparien zozketa maiatzak 6an izango da.
Info +
Gaztelera kategoriako liburuak.
VI. Liburujatuneko liburuxka (pdf, MB 1)
Kultura bonoa - Bono cultura

Kultura bonoa agortu delarik eta urtarrilaren 20an baino lehenago xahutu egin behar dela jakinik, baliteke oraindik bonoarekin zer erosiko lukeen herritarrik egotea. Horregatik, Zarauzko Garoa liburudendara itaundu diogu ea zeintzu liburu proposatuko lituzken bonoaren prezioa kontutan hartuta. Hau izan da luzatu dizkigun proposamenen zerrenda:
Teniendo en cuenta que los bonos cultura del Gobierno Vasco hay que gastarlos antes del 20 de enero, le hemos pedido a la librería Garoa una propuesta de libros que se circunscriban a dicho gasto. Ésta ha sido la propuesta:
- Metropolis / Ferenc Karinthy (Funambulista)
- Bulkada / Jon Benito (Susa)
- Vida y opiniones de Juan Mal-herido / (ed.) Alberto Olmos (Melusina)
Guztira/ Total: 41,50
(Irudia Kulturkliketik hartuta)
Etiquetas: Gomendioak - Recomendaciones
Blog honetara harpidetu 




