2011-11-08

Liburujatun 2011 -- Tragalibros 2011

Liburujatun jokoa martxan duzue dagoeneko eta, pasadan urtean bezala, lehiaketan parte hartuko duten liburuak zuek zeuek aukeratu ditzakezue.

Proposa itzazue aurtengo liburujatunean sartuko diren liburuak!


Zuen proposamenak helarazteko hainbat bide dituzue:

  • Liburutegiko erakusmahaietan aurkituko dituzen txarteltxoak betez eta postontzietan utziz.

  • Proposamenak korreo elektronikotik bidaliz liburutegiko helbidera:
    (nahi baduzue, pasadan urteko pdf fitxategi idazgarria bete zeinkie irudian falta den zotza ahaztuta (aurtengoa VII. edizioa dugu) eta mezuaren gaian "Liburujatunerako proposamenak, iradokizunak..." edo holango zeozer jartzeaz gogoratuta.
  • Liburutegiko edozein langileri iradokizuna zuzenean luzatuz.


Urtarrilean, lehiaketarako hautatu diren liburuen izenak eta itaunak jakinaraziko dizkizuegu.

Beste guztia, aurreko urteetako mekanika jarraituko du. Gitxigorabehera honako hau:

Liburu bakoitzeko sei galdera egingo dira (horietariko bat liburuari buruzko zuen iritzia eskatzeko izango da) eta itaun hauetatik gitxienez lau erantzun beharko dituzue zuzen (martxoaren 30a baino lehen) apirilaren 23an (Liburuaren Nazioarteko Eguna) ospatuko den zozketan parte hartzera onartua izateko.

Sariak? Blogeko hurrengo mezu batean esango dizkizuegu...

Animo ba! Zuen iradokizunen zain gaituzue.



Dagoeneko proposamenak bidaltzen dabiltzate


Comienza el Tragalibros de este año. Como el año pasado, en esta edición ´podeis proponer las obras que entren en el concurso.

Para enviarnos vuestras sugerencias podéis rellenar las tarjetas que encontraréis en los mostradores de la biblioteca, o enviarnos un correo electrónico con la sugerencia (si queréis (y no os fijáis mucho en que le falta un palito al número del Tragalibros), podéis rellenar este documento) poniendo en el tema del correo que se trata de una sugerencia para el Tragalibros. La dirección de correo:

Liburutegiko helbidea
O podéis hacernóslo saber directamente en los mostradores (la opción fácil y directa).

En enero se publicará el folleto con los libros y sus preguntas correspondientes.

Por lo demás, la mecánica del concurso será similar a la de ediciones anteriores. Se harán 6 preguntas por cada obra (una de las preguntas será de carácter abierto) y habrá que responder correctamente por lo menos a cuatro antes del 30 de marzo. En las semanas siguientes al cierre del plazo, se publicará en el blog y en los tablones de la biblioteca el listado de concursantes admitid@s al sorteo que se celebrará el 23 de abril (Día Internacional del Libro)
Quedamos pues a la espera de vuestras sugerencias.

2 comentarios: to “ Liburujatun 2011 -- Tragalibros 2011

  • Anonymous
    7:40 PM  

    Oso interresgarria, goian dagoen banerra.

  • Kultur Leioa Liburutegia
    10:34 AM  

    Euskeraz nabigatzeari buruzko banerrari buruz ari zara?

    Euskeraz nabigatzeko abiarazi zen kanpainari dagokion mezua da.

    Agian esateko modua gogortxua irudi liteke (ez genuen testua aldatzeko modurik aurkitu) baina asmoarekin guztiz bat gatoz, euskerak Interneten sona gehiago har dezan asmaturiko kanpaina bait da.

    Informazio gehiago Nabigatu euskeraz kanpainaren orrian