2011-05-04

Literatur Foroa

Liburutegiko Irakurle Txokoaren (Litforoa) logoa
Liburutegiko Irakurle Txokoa Foroa (LITforoa) euskeraz idatzitako liburuak gomendatu eta komentatzeko foroa edo eztabaida-lekua duzu. Edozein liburutegiko erabiltzaile edo/eta edozein euskal literaturzalerentzat zabalik dagoen gunea.

Foroan parte hartzeko bide bi aukeratu daitezke; batetik irakurtzen zauden liburuaren gomendioa (edo iruzkina) zuzenean bidaliz Bestelako liburuak gunera eta bestetik Irakurketa kluban irakurriko diren liburuak iradokiz, hautatuz eta komentatuz.

Irakurtzen zauden liburuak foroaren bitartez gomendatzeko izena eman beharko duzu (foroko mezuak, gomendioak, iruzkinak... irakurtzeko ez da izenik eman behar, baina bertan idazteko bai eman beharko duzula izena ez baitugu spam-a (eskatu gabeko publizidadea) ekiditzeko beste biderik aurkitu)

Irakurle kluba epe mugatu batean (bi hilabete, gure kasuan) liburu jakin batzuk irakurtzeko proposamenan baino ez datza. Bihilabetero libururen bat iradoki eta hautatu egingo dugu kideok eta klubeko liburuak azpi-foroan komentatu denon artean. Zer egin behar den klubeko kide izateko? Ba foroan izena eman baino ez, irakurtzeko liburuak iradoki (Iradokizunak), iradokitako liburuen artean hautatu (Inkestak) eta hautatutako liburua irakurri (eta komentatu, noski) (Klubeko liburuak)

Interesaturik? Ba… korri! Maiatza-ekaina epeko iradokizunen haria martxan duzu dagoeneko eta!

0 comentarios: to “ Literatur Foroa