2011-05-20

Liburujatuneko liburuei buruzko eritziak

Hona aurtengo Liburujatuneko lehiaketan aukeratutako liburuei buruzko parte-hartzaileen iritziak, ea horietako baten bat irakurtzeko akuilagarri bihurtzen zaizuen:




Maite nuen, Anna GavaldaMaite nuen / Anna Gavalda



Bizi irakaspen bat bezala aurkezten zaigu eleberia. Hasiera batean Chloé-ren istorioa kontatuko digula dirudien arren, bat-batean 360ºko bira ematen du eta Pierre Dippelen bizipenak kontatzen dizkigu.
Alde horretatik, asko gustatu zaidan eleberria izan da, batez ere Pierrek ematen dituen zenbait aholkurengatik. Honen adibide izan daitezke: "nahiago dut gaur asko sufritzen ikustea, bizitza osoan zehar pixka bat sufritzen ikustea baino" edota "bizitza norbera aino indartsuagoa da".


Oso maitasun historio polita da eta nahiko dinamikoa. Ez zait aspergarria egin eta gainera bizitako gertakizunei buruzko hausnarketak egiten ditu bai Pierrek eta Chloek [...] Liburutik gehien gustatu zaidan esaldia hau da: "Bizitza, uko egiten badiozu ere, zu baino indartsuagoa da. Ezer ez da bizitza bezain indartsua."


Maitasunezko liburuak asko gustatzen zaizkit, oso erromantikoa naizelako. Liburuak bizitza errealeko hainbat baieztapen eta ditugun inkoerentzia aipatzen ditu eta ez baduzu ondo irakurtzen hausnarketa hoiek galtzen dituzu. Bizitzari buruzko puntu ugari ditu. Liburuarekin gauza nahikotxo ikasi ditut eta Chloeren papera oso adoretsua iruditzen zait. Pierren kasuan ez dakit zer egingo nukeen, ohiturak alde batera utzi eta benetan maite nuen emakume edo gizonarekin joango nintzateke bizitzera eta semearengan gutxiago pentsatu. Bihotzak esaten dizunari kasu egin behar zaiola irakatsiko nioke semeari, ez dakit.




Autokarabana, Fermin EtxegoienAutokarabana / Fermin Etxegoien



Egia esan bhear baldin badut, liburua idazteko modua ez zait batere gustatu; dena jarraian dago idatzita, bai azalpenak baita elkarrizketak ere, ez ditu bereizten, eta oso deserosoa egin zait irakurtzea.
Bestalde, hizkuntza aldetik gustatu zaidana egiten dituen hitz jokoak dira: "IRANTZUngailua" adibidez.


Egia esan ez zait gustatu. Euskalduntasunari kritika batzuk gustatu zaizkit eta barre egin dtu, baina orokorrean ez da asko lotu nauen liburu bat.


Aspergarria iruditu zait. Ez da istorio polita neure ustez, ez da erakargarria. Idazlea harro egongo da liburuarekin baina niri ez zait gustatu.

Estiloa gustatu zait. Zeri buruz den ez hainbeste.



Euskaldun guztion aberria, Iban ZalduaEuskaldun guztion aberria / Iban Zaldua



Munduko herri guztiek dituzte topikoak eta kanpotik askok zelan ikusten duten edot azelan saltzen dutenaren adierazle dira hauek. Barre egin dut liburuarekin oso gezu exageratuak baitadude, Jose Bautista Lertxundi etab-ekin, hizkuntzarekin...
Azken finean, topikoak egia apur bat duten gezurrak dira.
Bere buruaz edo topikoetaz barre egiten dakien heri bat, herri heldutzat jotzen dut nik, ezer ezkutatzeko beharrik ez duen herri bat bezala.


Kriston barreak bota ditut. Baliteke batan bati txarto sentiaraztea baina niri ez. Gustatu zait.




Aurpegirik gabeko hiltzaileak, Henning MankellAurpegirik gabeko hiltzaileak / Henning Mankell



Asko gustatu zait liburua. Hasieratik ematen du berehala aurkituko dutela nor izan zen hiltzailea, baina beti gertatzen da zerbait eta berriro hasi beharra dago. Eta horrek liburua irakurtzen jarraitzeko grina eta suspensa bukaerararte mantentzea lortzen du. Eta Kurt Wallander inspektorearen gainontzeko liburuak honen tankerakoak badira, ziur aski jarraituko dudala liburu gehiago irakurtzen.


Asko lotzen zaituen liburua da eta estilo hauetako liburuak gustuko badituzu denbora guztian zaude ea noiz ateratzen duzun denboratxo bat irakurtzen jarraitzeko. Batez ere, azkeneko zatia gustatu zait, hiltzaileak behingoz topatzen dituztenean. Lagun batek esan dit baduela hurrengo liburua eta pasatuko didala, Liburujatun lehiaketa amaitzean. Oso entretenigarria izan da.


Ez ditut intrigazko liburuak gehiegi gustuko baina hau ez-ohikoa iruditu zait, oso liburu dinamikoa izan baita. Ez dakit gehiago irakurriko nituzkeen, azterketak eta gero agian.


Apur bat galdu egin naiz hainbeste pertsonaia eta ekintza paralelokin. Baina liburua gustatu zait eta ziur aski saga osoa irakurriko dut. Bederen, saiatuko naiz.



Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe Bilbao-New York-Bilbao / Kirmen Uribe



Egia esan, liburua bukatu dudanean ez hotz ez bero geratu naiz; datu asko tartekatu dira baina istoriorik kontatu gabe.


Oso originala. Berari momentuan gertatzen zaiona eta bi pertsonen arteko historia kontatzen doa, bere bizitza intimoari buruzko istorio kuriosoak kontatuz. Dena oso lotuta eta aspertzeko astirik gabe, hartu eta irakurtzeari ezin utz diezaiokezun horietako liburu bat da.


Liburu hurbila da eta kontatzen dituen istorioak oso entretenigarri eta kuriosoak dira: Letoniako hilerrien izenena, arrainen tripetan topatu zuten eraztuna, kuadroarena... Oraina eta iragana uztartzen ditu eta hori da duen ezaugarri politena. Gustatu zait.


Errekurtso asko erabiltzen du. Gustora irakurri dut liburua. Ondo iruditzen zait saria irabaztea.