2011-02-14

Liburu usikadak -- Mordiscos de libro

Goizeko zazpiak, Nora Arbelbide Lete

Aitamen etxetik ezin joanez dago Betti aspaldian. Funtsean, zertarako joan? Garestiegia izanen den alokairu baten ordaintzeko? Amaren janari goxoaren ordez hozkailuan idortzen ari diren bezperako Ravioli soberakinen jateko? Lagunei tragoak eskaintzeko dirurik gabe gelditzeko? Ez, ez! Nahiz eta bere lagun andana estudioen egiteko urrun joaten ikusi duen, hark tinko eusten dio bereari. Herrian bizi eta lan egitea du bere borroka. Hortaz behin baino gehiagotan eztabaida ukan du Iñakirekin, bi garagardoen arteketatik. Baina, Iñakik, preseski, badaki Bettik baduela beste egitekorik.

Badaki ehizan dabilela. Bere begi erneari ez zaio bular fresko pare bat nehoiz eskapatzen.




Goizeko zazpiak, Nora Arbelbide Lete