2010-11-27

BookCrossing Leioan


Liburutegiak, Solasgune/Herrigunek antolatu duen Kontsumo Iraunkorraren VI. Azokan egongo da eta bertan 'askatuko' ditu hainbat liburu BookCrossing puntu bat sortuz.

Zertan datza?

BookCrossinga liburuak partekatzeko modu bat da. Behin liburua irakurri eta gero beste irakurleren bati liburu hortaz gozatzeko aukera ematea.


Zer egin behar da?

Lehendabizi, liburua aukeratu, gero BookCrossingeko webgunean etiketatu. Horretarako izena eman beharko duzu lehenago eta gero liburuan itsatsiko dizkiozun etiketak inprimatu (nahi izanez, liburutegiko webgunean dituzu txartel elebidunen txantilloia (pdf))

Ostean, edozein leku aukeratu (gustukoen dozuna edo beste irakurle batek ziur aurkituko duen edozein leku) eta liburua bertan 'askatu'.

Liburua hartzen duenak liburuari itsatsi diozun zenbakia (BCID code) BookCrossingeko gunean sartzen baldin badu, liburuaren bidaia jarraitzeko aukera izango duzu.


Beraz, badakizu, Euskal Etxeen Plazan (II) izango gaituzu zapatu honetan 11:00tatik 14:00rarte.

0 comentarios: to “ BookCrossing Leioan