2010-07-22

Liburu usikadak - Mordiscos de libro



Sutontzi eskailera hotzetan zegoen eserita, zain. Beldurrak jota zegoen, baina berea ere ez zekien zeren beldur zen. Bhearbada, atzean zeukan monumentuak gehiegi gogoraraziko zion heriotza. Izan ere, betidanik izan zen heriotzaren beldur. Hotza irudikatzen zuen, surik gabeko gau bat bezalakoa. Hala eta guztiz ere, azken aldian beste zerbaiten beldur handiagoa sentitzen zuen: tristurarena, hain zuzen ere. Mihisorginduk mundu honetara ekarri zuenetik, tristura jarraika zuela sentitzen zuen, bere itzala balitz bezala. Tristura hark pisutsu bihurtzen zizkion gorputz-adarrak eta grisez margotzen zuen zerua.




Tinta-Bihotz, Cornelia Funke (itzulpena Naroa Zubillaga)