2010-07-12

Liburu usikadak - Mordiscos de libro

Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga

Ehun polizia-narrazioen liburuan irakurria nuen Edgar Allan Poeren ipuin bat non misterioaren funtsa misterio eza baitzen, eta aurkitu beharreko objektua, gutun bat, gutunak egon ohi diren lekuan baitzegoen, hots, mahaiaren gainean. Ipuin horren eraginez, agian, bete modu batean hasi ninstze npetsatzen, eta polia-narrazio baietan maiz irakurtzen nuen moldean esateko, hipotesi berri bat osatu nuen kodernoari buruz. «Ez zuen zerrenda hori Angelek idatzi -esan nion neure buruari lo hartu ezinik nengoen gau batean. Segidan, epaile baten aurrean bezala, errugabetasun hura arrazoitun nuen-: Ez da bere letra.» Esaldia burutu orduko, zirrara bat sentitu nuen. Ordu arte oker ibili nintzela esan nion neure bururari, eta nire arazoaren soluzioa koaderno hartan bertan egon zitekela. Gorilaren begiratuak ez zuela beharbada «hire aita hitzailea izan zela iuditzen al zaik?» adierazi nahi, baizik eta «lasai zaitez, etzazu alferrik sufritu, orrialdeotan idatzitakoa arretaz aztertuz gero bakean geratuko zara». Koadernoa mesanotxearen kaxoitik atera eta flexoaren argi azpian kokatu nuen.



Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga