2009-09-23

Ipuin kontalarien festa Etxalarren



Maite Franko ipuin kontalariak abisatu digunez, igande honetan (irailak 27) Etxalarren Ipuin Kontalarien IV Topaketa ospatuko da.

Urtero herri eta herrialde desberdin bat aukeratzen dugu festa hau antolatzeko, aurrekoak Getxon, Aramaion eta Donibane Pasaian izan zirelarik. Festaren helburu nagusia kontalaritza kalera atera eta gure lanbidea eta lana ezagutzera ematea da.


Dirudienez, ekitaldiak goiz-eguerdi partean izango dira (12:00etatik 14.00etara) herriko hainbat tokitan. Denentzako ipuinak egongo dira, haur zein heldu, euskeraz zein gazteleraz.

Igandea ipuinak entzun eta bizitzen igaro nahi izanez gero badakizue, beraz, nora jo. Gonbitea zabalik dago.