2008-10-28

Hondartza liburutegian -- Una playa en la biblioteca

David: " A mí me gustaría que la biblioteca esté en la playa"





Nazioarteko Liburutegien egunean eginiko orri-markatzaileen tailerrarekin batera beste ekimen batzu egin ziren. Haien artean gure erabiltzailerik txikitxoenek gero horman eskegi dan kartela margoztu zuten (euren lehen wikia?) eta euren ametsetako liburutegia zelangoa izango zen irudikatu zuten hortarako prestaturiko posterratan.


Harrigarria badirudi ere, gehienek zera nahi zuten: liburutegia hondartzan egotea edo bestela liburutegian hondartza egon daitela. Lastima, baina oraingoz behintzat ezin izango dogu gure erabiltzaile hareatzazaleen guraririk estimatuenak asetu, batetik ez dekogulako hondartzik Leioan, eta bestetik, hondartza liburutegira ekarriko bagenu, ez genukelako jakingo itsasoa non sartu.




Además del taller de marcapáginas que se celebró el Día Internacional de las Bibliotecas, también se llevaron a cabo varias actividades protagonizadas por l@s usuari@s más pequeñ@s de la biblioteca. Así, se dibujó un mural gigante con aportaciones personales o se crearon pósters en los que se expresaba cómo debería ser la biblioteca de sus sueños.

Es una pena, pero de momento no vamos a poder atender a la petición mayoritaria. Y es que la mayoría coincidieron en que si la biblioteca no estaba en la playa (para lo cual tendríamos que tenerla primero) lo mejor sería poner una playa en la biblioteca, pero en ese caso...¿dónde meteríamos el mar?