2007-10-24

Literatur solasaldiak liburutegian


Literatur solasaldiak antolatzeko asmoa dugu. Ekintza honen helburua literaturarekin gozatu eta lagun artean irakurritako istorioak sortzen dizkiguten emozioak, eritziak eta hausnarketak konpartitzea da. Hilean liburu bat irakurtea litzateke asmoa eta bi talde osatu: bata euskeraz irakurriko duena eta bestea erderaz.

Solasaldiak urtarrilean hastea pentsatu dugu sustatzaile baten gidaripean (Isa Castillo, hain zuzen ere) eta saioek ordu eta erditik, bi ordura iraungo lukete, hilean behin eta Liburutegian bertan burutuko liratekela. Liburuak Liburutegiak emango lituzke, beraz solasaldiak guztiz doako ekimena lirateke.

Datak eta egutegia taldeko pertsonen artean finkatuko genituzke baina horretarako taldeak aldez aurretik osatu beharko lirateke, beraz, eskertuko genizueke interesatuta egonez lehenbailehen zaudetenak jakinarazten badiguzue bai erakusmahaian bai posta elektronikora idatziz. Gure helbidea:



Besterik gabe, anima zaitezten gonbidatzen zaituztegu. Zuen erantzunen zain eta laister elkar ikusiko dugulakoan, agur bero bat